NBA
Kyrie Irving minez eta zaleak sutan Celticsekin
«Boston Celtics ez da talde bat, bizitza ulertzeko modu bat baino», bota zuen Red Auerbach entrenatzaile ohi mitikoak. Baina fandango horrek badu bere buelta, zaleak erraz sumintzen baitira gauzak ganoraz egin ezean.
Hala, Los Angeles Clippersen aurka 112-123 galdu ondoren, gozoak jarri ziren ba Boston Celticsen zaleak! Txistuka agurtu zuten bere taldea, 28 puntuko aldea alferrik galtzen utzi baitzuten.
Egia da, bestalde, 68-40 irabazten ari zirela, Kyrie Irving antolatzaileak eskuineko belaunean min hartu zuela. Horren ondorioz, Bostonek kontzentrazioa galdu zuen eta abantaila ere bai. Azken laurdenean, Landry Shamet gaztearen hirukoek partida erabaki eta Celticsen zaleak sutu zituen.

Cultura
Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Temas del día
PNV y PSE aprueban una ley que apela a su artículo 145 y tiene solo 7

Temas del día
El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Temas del día
Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

Temas del día