BEGIRADA

La Navaleko langileen enegarren SOS deia

Eta azkenetakoa izan daiteke, Legebiltzarraren atarian bildutako langileek esandakoaren arabera: «10 edo 15 egun geratzen zaizkigu kaleratze eskutitza jasotzeko». Irtenbidea zein den argi daukate: Lakuako eta Madrilgo gobernuak akziodun bilakatzea. Baina exekutiboek aukera horri, Iñigo Urkullu lehendakariak Ganberara sartzerakoan atzoko elkarretaratzeari bezala, bizkarra ematen segitzen dute.