GARA
PRENTSA ETA ADIERA

Musikariak, GARAren espolioaren aurka Illunbe leherrarazteko prest

Bi egun falta dira Donostia Arenak (Illunbe) ateak ireki ditzan, prentsa eta adierazpen askatasunaren alde. Euskal Herriko 30 taldek beren elkartasun akordeak eskainiko dizkiote GARAri, espolioak eragin dion egoera larria dela-eta. Horietako hamabik igandeko jaialdian parte hartzera zerk bultzatu dituen azaldu digute. Aho bizarrik gabe. Ozen.

BERRI TXARRAK

«Argi genuen hor egon behar genuela»

“Egin” itxi zuten urtean BTX-kook jaialditxo bat antolatu genuen Lekunberrin, babesa eman asmoz. BTX-en 100. kontzertua izan zen eta lehendabizikoa izan zen toki berean egin nahi izan genuen. Gauzak zer diren, 21 urte beranduago, hau dator eta argi genuen hor egon behar genuela. Ea denon artean jai biribila irtetzen den eta batez ere, helburua betetzeko balio duen.

JUAN, SOZIEDAD ALKOHOLIKA

«Es un grave ataque contra la pluralidad y la libertad de prensa»

Pensamos que es un grave ataque contra la pluralidad y la libertad de prensa. Es una injusticia y otro despropósito judicial más, con el único objetivo de intentar acallar y acabar con un medio de comunicación, que a nuestro parecer el único delito que ha cometido es el de querer ser independiente y de no estar bajo el control de los poderes fácticos del Estado español.

ZE ESATEK!

«Ezin gaituztela isildu erakutsi behar dugu»

“Mozal legea”-ren aurkako abestiak egin ondoren, ezin diogu hemen jotzeari utzi. Argi dago-eta auzi hau iritzi ideologiko konkretu baten aurkako operazioa dela, eta hori iritzi askatasunaren kontra doa.

Inoiz baino ozenago erakutsi behar da ezin gaituztela isildu.

HAIMAR AREJITA (GATIBU)

«Gure mediorik gabe ez gara herri informatu bat»

“Egin” egunkariaren itxiera kolpe latza izan zen herri honetako sektore zabal batentzat, aurrekari bortitz bat suposatu zuelako gero etorriko zena iragarriz: hau da, euskal medioak Estatuaren jomugan zeudela. Espainiar Estatuak bost urteko epean egunkari bi itxi dituen Europako estatu bakarra izatearen diploma tristea dauka bere lorpenen zerrenda ilunean.

Gure komunikabiderik gabe ez gara herri informatu bat, ezta herri anitz bat ere.

GARAk “Egin”-en lekukoa hartu zuen eta kazetaritza alternatibo eta serioa egiten du, beharrezkoa gure herrirako. Estatuarentzat ez da erosoa, antza denez, eta “Egin”-en zorra honen gainera botatzea, bada, beste era bat da “Egin” eta “Egunkaria”-rekin egin zutena egiteko: hau da, ahots kritiko eta disidente bat isilaraztea. Ez dugu onartuko eta gure esku dagoena egingo dugu GARAk aurrera jarrai dezan. Gure herriari zor diogu.

«KONEJO» ESEBERRI (LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS)

«El Estado más podrido, sucio y roto de Occidente»

Es una manera de apoyar y mostrar solidaridad con GARA y con toda la gente que fue encarcelada y sufrió el cierre de “Egin”, “Egunkaria” o “Ardi Beltza”, así como cualquier medio de comunicación, colectivo o persona que sufra las medidas excepcionales de un Estado fascista como el español. Por eso estamos aquí.

Todo nace de un proceso ilegal, ejecutado por un juez asesino, corrupto y torturador, responsable de incomunicaciones, torturas, cierres y condenas políticas. La deuda de GARA es una infamia que demuestra que el español sigue siendo el Estado más podrido, sucio y roto de Occidente.

Asimismo, igual aprovechamos y meamos en la Kontxa. También nos viene de paso y el lunes queremos ir a las Landas a por unas gallinas peruanas.

RAFA RUEDA

«Oinarririk gabeko mendeku juridiko-politikoa»

#ExpolioGARA elkartasun jaialdian adierazpen askatasuna aldarrikatzeko egongo naiz. GARAri egindakoa oinarririk gabeko mendeku juridiko-politikoa iruditzen zait, nahiko nukeen gizartearekin guztiz bateraezina.

SU TA GAR

«Herriaren ahotsa isilarazteko beste saiakera bat»

Euskal Herriko biztanleriaren zati handi baten eta orokorrean adierazpen askatasunaren aurkako beste eraso bat da. Herriaren ahotsa isilarazteko beste saiakera bat.

Bidegabekeria hori salatzeko eta GARArekiko gure elkartasuna adierazteko asmoz hartuko dugu parte igandeko jaialdian.

RUPER ORDORIKA

«‘Egin’-enarekin jo nuen, eta hainbat urte geroago...»

Taldean berehala adostu genuen GARAren aldeko jaialdian parte hartzearena. Lehenengo prentsa askatasunaren aurkako eraso bat pairatu genuen, “Egin”-en itxierarekin, besteak beste, eta hemen ditugu ondorioak. Garai hartan diseinatutako errepresio bideak ekarri gaitu honaino. “Egin”-en itxierakoan ere aritu nintzen Belodromoan, Evaristorekin, eta hainbat urte geroago haren jarraian...

LA FURIA

«Por una Euskal Herria adulta, informada, libre...»

Participo en el festival de apoyo a GARA porque estoy en contra de las cosas injustas y porque estoy a favor de posicionarme públicamente para combatirlas, porque estoy cansada de que quienes pervierten palabras como convivencia, democracia o libertad usen todos los mecanismos en su mano para silenciar a quienes no siguen sus órdenes y actúan bajo sus amenazas.

Quiero poner mi voz y mi cuerpo delante de quienes pretenden hacer desaparecer la línea editorial de un pueblo y se empeñan en criminalizar la palabra, la nuestra.

Estoy en este festival porque creo en una Euskal Herria adulta, informada, independiente, libre y feminista.

Ibon Altuna (Itziarren Semeak)

«Las entrevistas de Pablo Cabeza, las mejores»

Desayuno con GARA casi desde que me acuerdo y guardo en casa todas las entrevistas de Pablo Cabeza a Itziarren Semeak porque son las mejores que nos han hecho. Siempre nos ha hecho un hueco a grupos que en otros lugares prefieren hacer como que no existen. Por eso, quieren ahogar a un medio de comunicación que cuenta una realidad y una visión de país que a los poderes fácticos y, en concreto, al Estado español les interesa acallar. No son capaces de confrontar ideas y utilizan todos los recursos legales contra el que no siga la senda que marcan. Itziarren Semeak siempre cantará contra las injusticias y por la libertad de expresión. Egin egingo dugulako eta garelako izango GARA, you’ll never walk alone!

SIROKA

«Elkartasun akordeak, inoiz baino altuago Illunben»

Informatzeko eskubidearen kontrako erasoa da hau eta, beraz, herri oso baten kontrako erasoa. Askatasuna eta egia lapurtu nahi dizkigute-eta.

Isuna eta debekua jar ditzakete, baina gure ahotsak ezin izango dituzte isilarazi eta igandean Illunben elkartasun akordeak inoiz baino argiago eta altuago entzunaraziko ditugu.

Egia ezin izango duzue kartzelatu, egia beti iraultzailea delako!

ZURIÑE HIDALGO (HESIAN)

«Gure alea ipintzea inportantea zela ikusi genuen»

Ez da lehenengo aldia herri honetan injustizia bat pairatzen dugula eta halakoak gertatzen direnean, ezinbesteko ikusten dugu geure artean elkar babestea eta elkartasuna adieraztea. Horregatik, GARAk jasandakoa ikusita, gure alea ipintzea inportantea zela ikusi genuen eta horregatik parte hartuko dugu igande honetan egingo den elkartasun jaialdian.