Musika Bulegoa elkarteak zuzendaritza batzordea eta lantaldea osatu ditu

Europako Musikaren Eguna gaur dela aprobetxatuz, Musika Bulegoa elkarteak bere muinean izan dituen aldaketen berri eman zuen atzo. Izan ere, lehen aldiz zuzendari batzorde bat osatu dute, atzean profesionalez osatutako lantaldea dutela.
Helburua euskal musikaren sektorea indartzea dute, eta horretarako «izate, jardun eta kolore» desberdineko musika arloko jendearen beharra dute. Era berean, elkarteko lehendakari Aitor Bengoetxeak azaldu zuenez, belaunaldi berrien artean lekua hartzea dute erronka.
Zuzendaritzan elkartea osatzen duten lau elkarteetako 10 kide daude: Kultura Live (Euskal Herriko Musika Aretoen Elkartea), MIE (Musika Industria Elkartea), Musikari (Euskal Herriko Musikarien Elkartea) eta Musikagileak (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea). Horiekin batera, musika jarduerarekin harremana duten bakarkako beste eragile batzuk ere badaude.
Urte osoan zehar
Elkartearen baitan euskal musika dinamizatzeko hainbat ekimen egingo dituzte aurten ere. Alde batetik, Jarduera Poltsa abiarazi dute, non 19 proiektu garatuko dituzten. Lehena, ekainaren 24an izango da Tabakaleran, Trakamatrakaren haurrentzako tailer batekin.
Formakuntza proiektuak, ibilbideak aitortzeko sariak eta nazioartean euskal musika zabaltzeko ekimenak ere egingo dituzte.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
