afizionatuak
Pasakaz gozatzeko hainbat aukera gaurtik aurrera Oiartzunen
Oiartzun Xanistebanak ospatzeko prest dago jada eta, herriko jaiak baliatuz, nahi duenak eskuzko pasakaz gozatzeko aukera bikaina izango du datozen egunetan. Azken asteotan bertako torneoaren kanporaketak jokatzen jardun dira, eta orain finalen txanda iritsi da.
Ikuskizuna gaur hasiko da kontzejupean, herriko torneoko finalekin. Hitzordua 20.00etan ipini dute eta neurtuko diren bikoteak Ugalde-Ugalde eta Iraola-Mitxelena izango dira. Larunbatean, berriz, Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko da leku berean. 13.00etan hasita, Urbieta-Urbieta Lizaso-Alvarezen aurka.
Azkenik, igandean, 19.00etan Madalensoro pilotalekuan, lau pilotariz osatutako bi talderen arteko desafioa izango da ikusgai.

Temas del día
Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Temas del día
Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

Temas del día
La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Temas del día
«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»

Temas del día