Asier AIESTARAN
Txirrindularitza

Euskadi-Murias ez da tropelean izango datorren denboraldian

«Gure baliabideekin hazten jarraitzea ezinezkoa» dela argudiatuta, Jon Odriozolaren proiektuak amaiera ipini dio bost urteko bideari.

Euskadi-Murias taldeak ohar baten bidez jakinarazi zuen atzo eguerdian datorren denboraldian ez duela jarraituko taldearekin. «Lortutako arrakastak etengabe haztera behartu gaitu eta gure baliabideekin hazten jarraitzea ezinezkoa denez, une honetan alde batera egitera behartuta gaude», azaldu zuten adierazpen horretan, beharrezko zuten babesletza ezin izan dutela lortu baieztatuz.

Atzera begira, «azken urteen balantzea oso pozgarria» dela diote oharrean. «Lortutako kirol emaitzengatik eta taldean sortutako giroarengatik, bai gurekin ibili diren kirolarien eta staff teknikoaren aldetik, ohorezko matrikula jarriko genioke gure ibilbideari».

Gogoratu zutenez, duela bost urte sortu zen taldea Jon Odriozolaren eskutik, «euskal txirrindularitza berpizteko helburuarekin». Aurreneko hiru urteetan kontinental mailan ibili ziren, egutegi eta emaitza apalagoekin, eta azken biak kontinental profesionalean, egutegi oso potentearekin eta goi mailako garaipenak lortuz.

«Hasiera-hasieratik kirol eta antolakuntza bikaintasunean oinarritutako harrobi proiektua garatu nahi izan genuen. Gure desira euskal neska-mutilei nazioarteko mailarik gorenean lehiatzeko aukera ematea izan da beti. Euskal zein munduko zaleek beti ilusio handiz jaso dute gure taldea, parte hartu dugun edozein herrialdetan, eta bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu. Uste dugu Euskadiren izena munduko errepide guztietara eraman dugula eta ziur gaude euskaldun guztiontzat onuragarria izan dela», amaitzen zen taldearen oharra.

Odriozolak, komunikabideen aldetik jasotako dei kopuruari erantzunez, aurreratu zuen atzo ez zuela adierazpenik egingo, baina gaur ohar bat aterako zuela bere ikuspuntua azalduz.

Amaiera tristea, beraz, azken asteetan hainbat gorabehera izan dituen aferarentzat. Une batean taldearen jarraipena oso zail zegoela zirudien, azken egunotan babesle bat lortzeko baikor azaldu izan dira taldetik, eta azkenean ez da posible izan akordio hori sinatzea.

Aurrera begira, jakina da Oscar Rodriguezek WorldTourrera jauzia emango duela, eta Mikel Aristi, Mikel Iturria, Julen Irizar eta Gari Bravo Fundazioaren taldera pasako direla. Atzera begira, berriz, Muriasek urteotan lortutako 18 garaipenak gogoratuko ditugu: Imanol Estevezek 2016an lortutako aurrenekoa, Oscar Rodriguezek 2018an eta Mikel Iturriak 2019an Vueltan lortutakoak, iaz Edu Pradesek irabazitako Turkiako Itzulia edota aurten Portugal aldean emandako erakustaldiak –bi garaipen Voltan eta hiru Alentejon–, esaterako.

Eta agian, hori bezain garrantzitsua izan dena, Euskaltel Euskadiren desagerpenaren osteko urteotan euskal jarraitzaileen sua piztuta mantentzeko etengabe egin duen lana.

Los ciclistas se despiden muy agradecidos

Los mensajes de tristeza por la desaparición del Euskadi-Murias no se hicieron esperar en las redes sociales. Un sinfín de aficionados mostraron su desazón por la noticia, pero también quisieron expresar ese sentimiento algunos ciclistas del propio equipo.

Óscar Rodríguez, ganador de etapa en la Vuelta en 2018, recordaba en Twitter que «me habéis visto crecer durante estos 3 años llevando el maillot de @euskadi_murias por algunas de las mejores carreras de Europa. Ha sido un verdadero orgullo formar parte de este equipo. Agur eta eskerrik asko».

Mikel Bizkarra se mostraba «triste, pero eternamente agradecido a la que ha sido mi familia por estos ultimos 5 años. Eskerrik asko Jon Odriozola eta @MuriasTeam‬ osoari, orain naizena zuei esker naiz eta».

Gotzon Udondo era otro que se mostraba agradecido. «Hace 4 años me distéis la oportunidad de ser profesional con esta gran familia. Solo tengo palabras de agradecimiento por todo lo vivido en este tiempo. Ha sido un placer. Eskerrik asko».

El propio Fernando Barceló, aragonés de nacimiento, colgaba un mensaje destacando que «ha sido un verdadero placer formar parte de este equipo. Y siempre me sentiré en deuda por darme la oportunidad de crecer como deportista y persona. Espero que todos los compañeros, mecánicos, masajistas, directores ,etc.. consigan encontrar un hueco en otros equipos».