Gernikak Eurocup-eko arrakasta Valentzian berretsi nahi du
Emakumeen Endesa Ligako seigarren jardunaldia jokatuko da gaur arratsaldean, eta hiru euskal taldeek etxetik kanpoko dema zailak izango dituzte. Hiruretan goiztiarrena Araski izango den arren, zailtasunari begiratuz Lointek Gernika Bizkaiak dauka probarik zailena, Valentzia Basketen kantxan jokatu beharko du-eta 19.15etik aurrera.
La Fonteta pabiloian jokatu duen aldiro irabazi egin du Gernikak, baina ez da ahaztu behar valentziarrak asko indartu direla iaztik hona. Ostegunean Olympiacos-en aurka jokatu zuten Eurocupeko partida eta 77-66 irabazi zuten, 20 puntuko aldeaz aurretik ibili ostean.
Alabaina, ezin da ahaztu bizkaitarrek 77-41 hartu zutela mendean Uni Gyor hungariarra asteazkenean. Milic eta Wotja-k elkar ederki asko hartu zuten eta defentsa lanak sekulako bultzada eman zien Mario Lopezenei. Gaur arratsaldera begira, gainera, Margaret Roundtree-k ere jokatuko du.
Atzera edo aurrera begira
Lugoko Ensino izango du RPK Araskik aurkari 18.30ean. Girona edo Valentziari lanak emanda galdu ostean, badute ordua Madelen Urietarenek hirugarren garaipena lortzeko. Galduz gero, gasteiztarrak aurrera baino atzera begira hasi beharko lirateke. Irabaziz gero, aurkari zuzen bat bi garaipenera lagako lukete.
Clarinos Teneriferen kantxan ariko da, bestalde, IDK Gipuzkoa, Euskal Herrian 21.30 direnean. Joan den astean aurreneko garaipena lortzeak urduritasun maila apaldu egin du Azu Muguruzaren emakumeen artean. Argi, bestetik, aurkari honekin, Vivi Pierre-Louise, Lyndra Weaver eta Iva Brkic Donostiako jokalari ohiak baititu tartean.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
