Xua
Jolas-ordua noiz helduko irrikan zeuden. Ez, ordea, salto eta brinko ibiltzeko, ez. Patioko zuhaitz baten azpian elkartzen ziren eta, zerbait sekretua edo misteriotsua egiten ariko balira bezala, Xuari esaten zioten: «Erakutsi motxilan daramazuna». Xua gelako txikiena zen eta gainera kurtsoa hasita zegoela heldu zen eskolara; baina berehala egin zen guztion laguna. Behin motxilatxo urdin bat eraman zuen eskolara; ez, ordea, eskolako gauzak eramateko, ez. Motxila txiki hartan hiru gauza baino ez zituen eramaten. Egun batean gelako lagunei erakutsi zizkien, eta ordutik jolas-orduan elkartzen ziren haiek ikusteko. «Erakutsi, Xua». Eta Xuak esku txikiak motxilan sartuta ateratzen zuen lehenengo gauza iparrorratza zen. Borobila, eta bueltaka hasten zen orratz batekin. Momentu batean gelditu egiten zen, eta Xuak: «Honek seinalatzen du nire gurasoak non dauden». Gero largabista ateratzen zuen, luzatu eta: «Hemendik ikusten ditut nire gurasoak». Eta, azkenik, guztiek gehien maite zuten trastea, benetan izen eta forma bitxiak zituena, sestantea. «Honek nire gurasoengana joateko bidea erakusten dit». Eta kontatzen zien gauza horiek amak eman zizkiola bizileku zuten gotorlekua utzi behar izan zuenean. Musu bat eman, eta horiekin gertu egongo zirela esan zion. Eta Xuak kontatzen zien itsasontzi pirata egiten ari zela, airean nabigatzeko, eta gurasoen bila joango zela pirata kantak abestuz. Eta bere lagunek tripulazioa izan nahi zuten.
Motxiladun haurren irudimena bandera pirata batean bilduta dago.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
