Euskal Herriko Pala Irekian izena emateko epea zabalik dago jada
Girizia elkarteak Euskal Herriko XVI. Pala Txapelketa irekia antolatuko du 2020an ere, Oiartzungo Udalaren babesarekin. Aurtengoa, Girizia elkarteak jarraian antolatzen duen 37. edizioa izango da eta azken urte hauetan bezala, elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren oroimenez antolatuko da. Txapelketaren mailari dagokionez, gizonezkoentzat hiru maila (1, 2 eta 3) egongo dira eta emakumezkoentzat bi (gazte maila eta helduen maila).
Bikoteek izena emateko epea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik eta esait@euskalnet.net helbide elektronikora idatziz edota telefono zenbaki honetara (656 71 12 75) deituta egin daiteke. Partidak Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatuko dira larunbat goiz eta arratsaldetan eta igande eta jaiegunetan goiz partean.
Xisterako finalak
Xistera Zirkuituko finalak larunbatean jokatuko dira Markina-Xemeinen: Aldazabal-Calvo/Merino Lizardi (nesketan) Ibañez-Olazagazti/Vidal-Mugartegi (mutilen 2. mailan) eta Antxon-Goixerri/Gonzalez-Manci (1. mailan).

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»

«Zaila da memoria lantzea, jende aunitzek ez du arbasoen ardura ikusi nahi»

«Hemos gestionado grandes proyectos en una legislatura dura»

«Oldarraldi erreakzionarioaren aurrean alternatiba eraikitzeko unea da»
