Sokatira finalak jokatuko dituzte gaur Artziniegan eta bihar Mungian
Artziniegan, 15.00etan hasita, 4x4 goma gaineko sokatira txapelketan 280 kilotan neurtuko dira gaur. Laukote misto hauek ariko dira: Bizindar A eta B, Beti-Gazte, Antsoain, Gaztedi, Ibarra A eta B, eta Berriozar. Mungian Bizkaiko zortziko goma gaineko txapelketaren azken ekitaldia jokatuko dute bihar, 12.00etan, 640 kilotan, Gaztedi Gizonezkoak, Murueta, Goiherri, Abadiño eta Gaztedi Neskak taldeek.
Mutrikun, 12.00etan, hiru kanporaketa jokatuko dira gaur: aizkolarien kopa txapelketa –Eneko Otaño eta Jon Rekondo–, ingude jasotzen –Nerea Egurrola eta Virginia Finol– eta harri jasotzen –Imanol Albizu Goikoetxe eta Jon Gisasola Zelai V.a–.
Bestalde, Bilboko Areatzan, El Corte Ingles Sari Nagusia aizkolarien txapelketa jokatuko da gaur, 12.30ean. Partaideak sei dira: Aitzol Atutxa, Julen Larrea, Hodei Ezpeleta, Beñat Lekue, Xabier Garzia eta David Naredo. Toki berdinean, Bizkaiko Promozio Mailako Gizonezkoen Trontza Txapelketa jokatuko da, bikote hauekin: Bingen Erleaga-Salva Erleaga, Andoni Zubiaurre-Mikel Agirre, Jon Zulueta-Jorge Martinez eta Joseba Legarreta-Joseba Cordero.
Donostiako Trinitate plazan, Maika Aristegik, Itxaso Onzalok, Nerea Sorondok eta Irati Astondoak Euskal Herriko aizkolari txapelketa jokatuko dute gaur, 13.30ean. 36 ontzako bost pago enbor ebaki beharko dituzte.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
