Sei mila zale Miribillan, eta Malosten bezala

«Saskigabonak» ekimenaren harira, Lointek Gernika Bizkaiak eta RETAbet Bilbao Basketek, biek jokatuko dute gaur arratsaldean Miribillako Bilbao Arena pabiloian. Gernikarrek irekiko dute arratsaldeko saioa, 16.45etik aurrera Zaragozako Mann Filterren aurka.
Emakumeen Endesa Ligan laugarren doaz bizkaitarrak, eta urte berria zaharra amaitu zuten bezain ongi hastea nahi dute. Are gehiago TSMOKI-Minsk taldearen aurka Emakumeen Eurocupeko kanporaketako itzulerako dema datorren eguenean izango dela jakinik.
Hala, gernikarrek Miribilla Maloste bezain beterik ikusi nahi lukete, eta sei mila lagun sartzea jarri dute helburu. Klubeko presidente Gerardo Candinak astean zehar esandakoari jaramon eginez, helburua lortzear leudeke.
Jokalariek, bestalde, biltzen diren lagun horiei guztiei garaipena eskaini nahi liekete. «Hemen jokatzeko irrikatzen gaude. Guretzat, taldearentzat eta klubarentzat, egun garrantzitsua izango da eta partida ona jokatu nahi dugu, garaipena lortu, eta hona datorren jendeak ondo pasa dezala eta errepika dezala. Hitz baten, historikoa izan dadila nahi dugu», onartu du asteon Naiara Diez talde bizkaitarreko kapitainak.
Araski eta IDK Gipuzkoa
Lointek Gernika Bizkaiak ez ezik, RPK Araskik eta IDK Gipuzkoak ere neurketak izango dituzte. Arabarrek Cadi La Seu hartuko dute Mendizorrotzan 18.30ean eta donostiarrek Al-Qazeresen bisita izango dute Josean Gasca kiroldegian 20.00etan.
Araskiren kasuan, Shacobia Barbee hegalekoak debuta egingo du; ezinbesteko debuta, asteon Tania Perezen lesioa konfirmatu baita, zuntz haustura duenez. Cadi La Seuk ere badu baja garrantzitsu bat: Yurena Diaz antolatzailea. Bada, aurreneko zortziretan lekua egonkortzeko neurketa parekatua jokatuko dute Madelen Urietak zuzenduriko neskek.
IDK Gipuzkoa, berriz, Emakumeen Ligako hamabigarren postuan dago, 2019ko azkenengo jardunaldia galdu eta gero. Al-Qazeres aurkariak baino garaipen bat gutxiago du. Aurreneko itzulian Extremadurakoek 59-55 irabazi zuten. Garaipena eta averagea nahi dituzte Azu Muguruzarenek.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
