Mirandaola burdinolari nazioarteko aitorpena

American Society for Metals (ASM) erakundeak «metalen eta metalgintzaren aurkikuntzan, garapenean eta hazkundean paper nabarmena» izan duten «toki historikoei» eskaintzen dien aitorpen honen 50. edizioan saritu dute Legazpiko Mirandaolako parkearen barruan dagoen burdinola. Munduan barrena 150 bat kokaleku saritu dituzte; horien artean, Parisko Eiffel dorrea eta New Yorkeko Askatasunaren Estatua. Aitorpen ekitaldia burdinolan bertan egin zuten atzo eta han izan ziren Iñigo Urkullu buru izan zuen ordezkaritza instituzionala, ASMko kideak, Lenbur Fundazioko presidente Luis Chillida eta Juan Echeverria, 1952an egin zen zaharberritzean mezenas izan zen Patricio Echeverriaren eta Teresa Aguirreren biloba. Burdinak mendeetan zehar Euskal Herrian (ere) izan duen garrantzia goraipatu zuten, eta ez soilik industrian edo merkataritzan. Urrunago joan den kontu bat da, artera ere iritsi dena, Eduardo Chillida eskultoreak, esaterako, burdina erabili baitzuen bere obraren zati handi batean.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
