Urrezko Aizkolarien binakako Txapelketa, Aian eta Iraetan
Igandean, 12.00etan, Binakako Aizkolarien Txapelketa jokatuko da Aian. Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi Txikia IV.a arituko dira Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka. Lana: kolpeka, erlojuaren aurka, zutik eta etzanda eta iraupen proba.
Emakumeek aizkoran banakako neurketa izango dute. Nerea Sorondo eta Irati Astondoa lehiatuko dira.
Harri-jasotze txapelketa ere jokatuko da Iñigo Eizagirre Eiza eta Xabier Peñagarikanoren artean. Hiru harri desberdin baina kilo berekoak, 100 kilokoak, erabiliko dituzte bakoitzarekin bi minutuko txandetan.
Urrezko Aizkolarien bigarren jardunaldia igandean izango da, Iraetan, 18.00etan. Neurtuko diren bikoteak Iker Vicente-Jesus Mari Mujika eta Mikel Larrañaga-Jon Rekondo izango dira.
Harri-jasotzaileentzat Errota Harria jasotzeko Txapelketa izango da. Xabier Peña, Mikel Lopetegi Urra, Jagoba Otaegi, Beñat Telleria, Inhar Urruzuno eta Jon Gisasola Zelai V.a arituko dira.
Bihar, Burgun (Araba) 600 kilotan gizonezkoak, Ibarra, Beti-Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Muruetarekin. Emakumezkoak 540 kilotan, Ibarra, Beti-Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedirekin.
Igandean, Busturiko Altamiran gizonezkoen 640 kiloko 2. jardunaldian, Ibarra, Beti-Gazte, Antsoain, Zuraide A eta B, Txantrea, Abadiño eta Murueta jardungo dira.
Igandean, Mungian, Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketa: Gizonezkoak 18 kiloko ingudearekin minutu eta erdian arituko dira; Ioritz Pereira, Ousmane Drame, Beñat Obieta, Gorka Etxeberria, Angel Aristides eta Alejandro Fernandez. Emakumezkoek 10 kiloko ingudea erabiliko dute eta denbora bera; Esti Cidad, Karmele Gisasola, Aiora Olazua, Maika Aristegi eta Virginia Finol lehiatuko dira.
Igandean, zaldi probak, Itziarko Elorriaga Ibekondo eta Txibirtezekin. Astelehenean idi demak, Olarrea eta Soarteren uztarriekin. Aulestin, larunbatean, Bizkaiko kintopeko zaldi proben finala, Agorre, Garagarza Elkartea eta Ibekondorekin.
Igandean, Euskadiko zaldi probaren finala, Aulestin; Barraizarra, Nabarniz eta Koba. Billelan, astelehenean, kintopeko idi demak, Lopategi, Tabernaria, La Cruz eta Akuilleterekin. Zarautzen, Urteta auzoan, harri-jasotzaileak; Izeta IV.a, Arruti eta Lopetegi. Eguerdian, sokatira “desafio mistoa”, Urteta eta Urdaneta seikoteekin.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
