Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Etchegaray koalizio zabal baten baitan aurkeztuko da Baionan

Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak bigarren agintaldia erdietsi nahi du heldu den martxoan Ipar Euskal Herrian eta Estatu frantses osoan izanen diren udal bozetan. Azken urteotan nabarmen itxuraldatu den Santespiritu auzoan egin zuen agerraldia. UDI bere alderdiaren sostengua izateaz gain, LREM Les Republicains eta Parti Radical-en babesa izanen du «alderdietatik haratagoko politika» aldarrikatzen duen buruzagi zentristak.

Baionako bi ibaiertzak batzen dituen Mayou zubiaren ondoan zen Loustau hotela. Santespiritu auzoak azken urte hauetan izan duen itxuraldaketa handiaren erakusgarri, Ibis Styles izeneko hotel modernoak hartu du tren geltokitik gertu zegoen hotel horren lekukoa. Gaur egun izen zaharra eta modernoa agertzen dira bere fatxada nagusian.

Jean-Rene Echegarayk eraikin hori hautatu zuen, atzo, udal hauteskundeetarako «identitatea eta ingurumena errespetatuz Baiona modernizatzea xede duen» bere hautagaitza aurkezteko.

Auzapeza bakarrik azaldu zen hedabideen aurrean, baina bere hautagaitzak izanen duen sostengu zabala agerian utzi zuen berehala UDI alderdi zentristaren kide den Etchegarayk.

Les Republicains (LR) alderdi eskuindarrak izendaturiko hautagaiak, Sylvie Durruty auzapezordeak, joan den astean iragarri zuen Etchegaray buru lukeen zerrendarekin bat egiteko asmoa; heldu den martxoaren 15ean izanen diren hauteskundeen lehen itzulitik, gainera.

Emmanuel Macron presidente frantsesaren marka, LREM, eta Jean Grenet auzapez ohiaren Parti Radical alderdi txikiak ere lagun izanen ditu Etchegarayk.

Hala, sigla horiek guztiak aipatu ondoren, «hiriarekiko atxikimenduak» alderdien logika gainditzen duela nabarmendu zuen Etchegarayk, Baionako alkate izateaz gain 2017az geroztik Euskal Hirigune Elkargoko presidente denak.

Beskoitzen sortutako 67 urteko politikariak «pertsona libre gisa» aurkeztu zuen bere burua, ezker eta eskuinaren arteko mugak bihurrituz eta etiketak baino «gizon eta emazteen gaitasun eta balioak aintzat hartzen dituzten ekipoak» goraipatuz.

«Eskuineko hautesleen sostengua jasotzen dudala jakin badakit, eta begi onez hartzen dut» aitortu zuen, eta «muturreko egitasmoak» alde batera utzita, gainerako guztiekin adostasunak lortzeko prestasuna agertu zuen.

Erabat baztertu zuen Etchegarayk Debout La France mugimendu subiranista jakobinoaren zerrenda berean aurkeztuko den ultraeskuinarekin aliantzak egitea. Abertzaleak, ezker hexagonala eta berdeak bere baitan hartzen dituen Baiona Berdea eta Elkarkidetzako zerrendaburuetako batekin, Jean-Claude Iriarte zinegotziarekin, duen aldekotasun mailari buruz galdetuta, hautetsi abertzalearen lana goraipatu bai, baina ñabardura bat egin zuen. «Nik ez nuke inoiz muturreko alderdi batekin, Frantzia Intsumitua alderdiarekin, akordiorik gauzatuko», adierazi zuen buruzagi zentristak.

Hori izan zen hauteskunde kanpainan izanen dituen aurkariei egin zien aipamen bakarrenetarikoa.

Kazetarien galderei erantzunez, Alderdi Sozialistaren eremuan izan den zatiketari azaleko aipuren bat edo beste egin zion, baina eztena gehiegi sartu gabe. Etchegarayk bigarren agintaldiari ekiteko duen «indar eta ilusioa» nabarmentzea hobetsi zuen, aurreko bozetan ozta-ozta gainditu zuen –26 boz atera zizkion– Henri Etchetok izanen duen egoera zailari erreparatu baino. Etcheto zerrendaburu duen Bayonne Ville Ouverte hautagaitza sozialista ofizialak martxoaren 15 eta 22an eginen diren bozetan aurrez aurre izanen du PSko hainbat eledun ohi ezagunen Bihar Baiona hautagaitza –Mathieu Berger eskualde kontseilaria eta Marie Christine Aragon zinegotzia, besteak beste–.

«La metamorfosis de Baiona no ha hecho más que empezar»

Jean-René Etchegaray habló con fruición de los cambios experimentados por «una ciudad apegada a su historia y a su identidad pero en plena modernización». Prueba de ello, el hecho de que un tercio del censo electoral con que se votará en las elecciones de marzo en Baiona lo componen nuevos electores.

Resaltó al tiempo los cambios en la movilidad derivados de la puesta en marcha del Tram’bus o del barco que une las dos orillas de Baiona.

El alcalde y candidato a la reelección eligió un barrio con síntomas de decadencia para elogiar mejor su cambio de cara. Esa remodelación de Saint-Esprit se ha acompañado, dijo con orgullo, de la revitalización de una zona con renovados espacios culturales como la sala Didam o el cine Atalante, pero también con el centro de acogida de migrantes Pausa. No menos pasión despierta, en boca del alcalde, la remodelación del Museo Bonnat, «que será una locomotora excepcional».

A lo largo de la «venta previa» de la candidatura, cuya lista completa de integrantes presentará «pronto», Etchegaray remarcó que son las ciudades «sobre las que reposa el reto de la transición ecológica, por delante incluso de unos estados que no respetan los acuerdos en la materia».

Hecho el inventario, que incluyó una mención somera a su papel en el proceso de paz, mostró su «ilusión» por acompañar, seis años más, la metamorfosis de la ciudad. M. U.