Haur zein heldu, emozioei buelta ematen ikasteko bidaia koloretsua
Hasi besterik ez da egin eta askok igarri dugu dagoeneko asko ikasiko dugula konfinamendu egoera honetatik. Gure onena ateratzeko asmoz heldu beharko diogu eta horretan entretenimenduak ere lagundu gaitzake. Etxean sartuta egon behar horretan eta batez ere haurrekin baldin bada –proposamen honek helduentzat ere balio badu ere– egoera konplexu eta ezegonkorretan gure emozioei begiratzen ikasteko aukera paregabea ematen du “Del revés” filmak. Riley txikia du protagonista, bere baitan bizi duen tristeziaren, pozaren, beldurraren, nazkaren zein haserrearen arteko borroka ulertu nahian dabilena. Pozik egon behar izateko hezi gaituzte baina «behar» horrek galdera ikur asko ditu inguruan. Tristura edo haserrea ere egoera ezberdinei aurre egiteko lagungarri izan daitezkeela erakusten digu Rileyk, kolore eta umorearen bidez. Berrogeialdi honetan, haur zein helduontzat, lagungarri izan daitekeen lezioa.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
