Melillako harresia gainditzea lortu du Afrikako etorkin talde batek
Koronabirusari dioten beldurrak ez ditu etorkinen saiakerak eragozten, itsasotik zein lurretik. Oraingoan, Melillako harresia gainditzen saiatu dira ehunka lagun. Batzuek lortu dute eta jendez lepo dagoen egonaldi zentrora (CETI) ate joka iritsi dira.

Melillako harresia gainditzen saiatu ziren atzo goizaldean Saharaz hegoaldeko ehunka etorkin eta 50en batek lortu zuten.
Gobernu espainolak Ceuta eta Melilla Afrikako plaza hauetan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, saiakera, azken hilabeteetako jendetsuenetarikoa, goizaldeko 5etan izan zen Villa Pilar izeneko eremuan, Purisima izeneko adingabeen zentrotik gertu.
Koronabirusaren alarma egoera dela eta, militarrak zonalde horretan daude joan den astetik behaketa lanetan Guardia Zibilari laguntzeko.
Ordezkaritza espainolaren hitzetan «sarrera jendetsua eta bortitza izan da» eta etorkinek Marokoko Polizia gainditu eta harresira salto egin zuten. Horietatik 50ek bestaldera iristea lortu zuten, aurrez aurre guardia zibilak, poliziak eta soldaduak bazituzten ere.
Betiere Madrilen esanetan, guardia zibil bat zauritu da. Ondorioz harresia gainditzea lortu duten bi etorkin atxilotu egin dituzte polizia indarrek.
Etorkin asko harresiaren gainean gelditu ziren eta ez zuten nahi Maroko aldera berriz jaitsi, baina eguerdi aldera egoera «normaldutzat« jo zuen ordezkaritzak. Horrelako egoera bat normala balitz moduan.
Zentrora lasterka
Melillara iristea lortu zuten pertsonak lasterka abiatu ziren Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentrora (CETI espainolez), baina bertan sartzea debekatu zieten.
Han jarraitzen zuten, eguna argitu eta gero, CETIren ataurrean eserita, guardia zibilez eta polizia espainolez inguratuta. Bertara abiatu ziren Gurutze Gorriko boluntarioak.
Gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) salatu dutenez, jendez gainezka dago zentroa. 1.700 pertsona hartzen ditu eraikinak, hartzeko prestatuta dagoen kopurua halako bi eta gehiago. Urteetan ez da egon hainbeste jende bertan.
Ordezkaritza espainolak aurreko astean onartu egin zuen CETIa jendez lepo dagoela. Hala ere, koronabirusaren pandemia dela eta protokoloen eta bertakoen osasun egoeraren jarraipen «zehatza» egiten ari dela ziurtatu zuen.
Ez diote gauza bera bertan daudenek. Kutsatuko ote diren beldur dira eta, agintzen diren distantziak ezin dituztela bete gogoratzeaz gain, osasun material falta salatu dute. Ez dira bakarrak. Antzerako zentro batean matxinatu egin ziren aurreko astean Madrilen, Aluche auzoan hain zuzen ere.
Hainbat GKE-ek etorkinak zentro hauetatik atera eta libre uzteko eskatu dute, barruan beren osasuna bermatzerik ez dagoela argudiatuz.
Melillarako sarrerak ia guztiz itxita dauden honetan gertatu da etorkinen azken saiakera hau. Martxoaren muga guztiak itxi zituzten. Portua eta aireportua itxita daude martxoaren 17tik.
Grecia pone en cuarentena un segundo campo de refugiados por el virus cerca de Atenas
El Gobierno griego puso el domingo en cuarentena durante dos semanas un segundo campo de refugiados tras la aparición de un caso de coronavirus en un residente. Se trata del campo de Malakassa, un antiguo terreno militar situado a unos 40 kilómetros al norte de Atenas, donde sobreviven más de un millar de personas hacinadas mayoritariamente en carpas.
El paciente es un afgano de 53 años con una enfermedad subyacente y que vive en una «caseta» del campo con su familia. Fue trasladado a un hospital de la capital.
El campamento alberga a unas 1.500 personas, entre ellas 450 que llegaron a Grecia después del 1 de marzo, en plena tensión con Turquía, y a las que se les ha prohibido solicitar asilo, por lo que se encuentran separadas del resto.
El Gobierno puso ya en cuarentena la semana pasada a las 2.700 personas del campo de Ritsona, situado a unos 75 kilómetros de Atenas, tras la detección del virus en una veintena de personas.
El temor es que la pandemia llegue a los abarrotados campos de las islas del mar Egeo, como el de Moria, donde se hacinan más de 20.000 personas en pésimas condiciones de salubridad. Hay un grifo para cada 1.300 personas y un baño para cada 200, según ha constatado Médicos sin Fronteras.
Si hubiera un brote entre las 20.000 personas que malviven en Moria, los hospitales locales se saturarían rápido. En Lesbos apenas hay 6 camas UCI. GARA

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
