Inbasio saiakeraren atzean Trump eta Duque ikusten ditu Venezuelak
Venezuelako Gobernuak Trumpen eskua ikusten du itsasotik egindako inbasio saiakeraren atzean. Jakinarazi duenez, atxilotuen artean bi estatubatuar «mertzenario» daude. Fiskaltzak salatu du Juan Guaido oposizioko buruzagiak erasotzaileak kontratatu zituela, herrialdeko petrolioaren dirua erabiliz.

Azken 48 orduetan atxilotu dituzten hamabost pertsonetatik bi estatubatuarrak dira. Itsasotik Venezuelara sartzeko bi saiakeratan parte hartzeagatik auzipetu dituzte guztiak. Gutxienez beste zortzi hil zituen Venezuelako Armadak lehorreratu aurretik, iparraldeko La Guaira estatuan, Caracasetik gertu. Bigarren saiakera Aragua estatuan (erdialdea) izan zen.
Nicolas Maduro presidenteak bi estatubatuarrak aurkeztu zituen VTV kate publikoan: Luke Denman, 34 urtekoa eta Airan Berry, 41ekoa. Biak beteranoak omen dira, SilverCorp «mertzenario» enpresa estatubatuarrarentzat lan egiten dutenak.
Madurok argi dauka biek Donald Trump AEBetako presidenteak aginduta parte hartu dutela inbasio saiakeran.
SilverCorp «segurtasun» enpresaren fundatzailea Jordan Goudreau omen da, berau ere beterano estatubatuarra.
Fiskaltza nagusiak Juan Guaido oposizioko buruzagiari, bere burua Venezuelako presidentetzat duenari, «mertzenario» horiek errekrutatzea egotzi dio, Washingtonek ezarritako zigorrengatik blokeatuta duen Venezuelako petrolioaren etekinak erabilita.
«Mertzenarioek 212 milioi dolarreko &dcTwo;kontratuak lortu dituzte PDVSAri (Estatuaren petrolio enpresa) lapurtutako diruarekin eta Gobernuarenak diren baina atzerrian blokeatu dauden kontuen bidez», salatu du prentsaurrekoan Tarek William Saab fiskal nagusiak. «Kontratu hau publikoa da eta Juan Guaidoren beraren eta Jordan Goudreauren sinadurak ikus daitezke», azaldu du dokumentu bat erakutsiz. Miamin lan egiten duen Patricia Poleo kazetari venezuelarrak atzeman omen zuen kontratua.
Bide batez, William Saabek bideo bat erakutsi zuen, non Jordan Goudreauk berak Maduroren aurkako operazioa martxan dagoela azaltzen omen duen.
Maduro presidenteak aditzera eman duenez, «ikerketa baten ondorioz lortu dugu Alta Guajira estatuan egoitza zuen konplot hau deuseztatzea». Alta Guajira Venezuela eta Kolonbia artean dagoen basamortu lurralde indigena da. Are gehiago, AEBetako Drogen Kontrolerako Departamentuak (DEA), 2005ean Venezuelatik bota zutena, «droga capoekin harremanetan jarri zen operazioa aurrera eramateko», betiere bere hitzetan.
Kolonbiaren parte-hartzea
Trumpek ez ezik, Ivan Duque kolonbiar presidenteak ere inbasio saiakeran parte hartu zuela salatu du Venezuelak eta «AEBetako eta Kolonbiako» gerra hornigaiak erakutsi ditu, tartean kaskoak, komunikazio ekipoak eta identifikazio txapak. Bi estatubatuarrekin batera, beste hamaika pertsona atxilotu zituzten astelehenean Araguako itsasertzera hurbiltzen ari zirela. Asteburuan zortzi pertsona hil zituzten soldaduek lehen saiakera ekiditeko, La Guairan.
Atxilotutako venezuelarren artean daude Antonio Sequeda kapitaina eta Josnar Adolfo Baduel, Raul Baduel jeneral ohiaren –gaur egun kartzelan ustelkeriagatik zigortuta– semea.
Ez dira militar bakarrak, Venezuelako Armada bolivartarraren eta Guardia Nazional bolivartarraren kide ohiak eta desertoreak baitaude atxilotuen artean, baita ere polizia ohi eta zibil batzuk. Ikerketa ez da oraingoz amaitu.
Denuncian la muerte de dos manifestantes en protestas
Un joven de 21 años murió el lunes cuando participaba en una manifestación contra los recurrentes cortes de electricidad en el Estado de Mérida (noroeste), según tuiteó el gobernador y opositor Ramon Guevara.
A finales de abril, un hombre de 28 años murió por disparos de bala en el Estado de Bolivar (sur) en manifestaciones contra la subida del precio de los productos alimentarios en el trasfondo de la crisis pofr el coronavirus. La prensa regional dio cuenta de otras manifestaciones y disturbios ligados a la disponibilidad de productos básicos en los Estados de Monagas (este) y Portuguesa (oeste).
Estas manifestaciones tienen lugar en pleno confinamiento, decretado desde marzo por el Gobierno, para afrontar una pandemia que ha matado a 10 personas y contagiado a 361, según cifras oficiales.
Los servicios públicos han sufrido graves recortes en un país que sufre una grave crisis económica y social, gravada por el desplome del petróleo. GARA

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
