KLIK
Adio ilargiari eta kaixo eguzkiari, Jaizkibeletik

Bada jendea goizean goiz jaiki eta, eguneroko egitekoen aurretik, kirola egiteko edo paseotxoa emateko ohitura duena. Itxialdiaren aurretik horrela zen, baita konfinamendu garaian ere. Akaso gehiago. Egunsentiak baditu goiztiar horientzat altxor eder askoak: freskotasuna, lasaitasuna... eta ilargia lotara nola doan eta eguzkia nola esnatzen den zuzenean ikusteko pribilegioa. Argazkilariak Jaizkibel (Gipuzkoa) aldera jo zuen atzo eguneko estreinako argiak begiz jotzeko: Pasaia aldera jarri, eta ilargia sartu; Lapurdi ingurura begiratu, eta eguzkia atera. Prezio berean. Esandakoa: pribilegioa.
Argazkiak: Andoni CANELLADA | FOKU

Temas del día
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Temas del día
«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

Temas del día
«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Temas del día
Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Temas del día