Musikaren zozketak
Huskeria betiere zerbait da. «Gutxi hobe deus ez baino», dio esaldi posibilistak. Kultura “zaila” denon eskura eta Kultura Saila “zozketaren” neurrira. Sailak zail jarri du kulturgileei emango dizkien dirulaguntzekin. Zozketa omen da eskaerei bidea emateko modua. Aukera zabalena ez al da bada baldintza guztiak betetzen dituzten guztiek jasotzea dirulaguntza? Baina Kultura Sailak jarri dituen baldintza-esparruek sortzaile asko kanpoan utziko dituzte eta ez dute modurik izango zozketan parte hartzeko.
Karidadeko Bentan miseriaren zozketa egingo da, kaka banatzea bezala; egokitzen zaionari irribarre beldurtia ezpainetaratuko zaio, jakinda besteei, Erroman bezala, hatz lodia behera begira jarriko zaiela. Sailekoek diote notarioaren aurreko zozketa dela bidea. Ez al dago denei tokatzea, gutxiago bada ere? Kantu bateko esaldia itzulita: «Haiek ‘kaka zaharra’ diote, guk, aldiz, ‘amen’. Askotan euria egiten du».
Kulturgintzan.com edo #ezgaitzazuebertanbeherautzi ekimenen ahotsak atera dira. Kultura alboratuta eduki dute eta edukiko dute. Kulturari baino lehentasun premiazkoagoak eman dizkio beti, edo maiz, beste atal ekonomikoei. “Bandera zuria” kantuari eskaini nahi nion tartea. Hurrengoan. Kulturgintza xumean gabiltzanok ez diegu bandera zuririk aterako Sailei. Alkohola: 50 milioi. Kultura: 2,5. Inmondizie musicali. Arrabiato.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
