Ordainpean eta ondo

Antzerkiak eta, oro har, zuzeneko emanaldiek ez dute zertan doan izan. Egileek, egindako ahaleginagatik, etekinak atera behar dituzte, bestela jai daukagu. Filosofia horretatik abiatu dira zenbait konpainia eta antzoki; horien artean, Madrileko Teatro de la Abadia ospetsua. Zuzeneko emanaldiak ikus daitezke online, sarrera bat erosita (5 euro). Beste batzuk, ordea, doan dira. Zoom aplikazioaren bitartez plazaratzen dituzte emanaldiak, eta gero bakoitzak –guztira 30 ikusle onartzen dituzte– Telegram aplikazioaren bidez entzun ditzake bere mugikorrarekin.
Emanaldiak berehala agortzen dira. Esaterako, ostiralerako sarrerarik ez dagoela egiaztatu dugu. Beraz, komeni da egun batzuk lehenago sarrerak hartzea. Gaurko egitarauari dagokionez, 18.30ean doan ikusi ahal izango da “Incendios, más allá del teatro” dokumentala, Nuria Esperten ikuskizun baten ingurukoa. Jarraian, 19.30ean, Juan Ayalaren “Instrucciones previas para una utopía” antzezlan musikatua ikusi ahal izango da.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
