Komedia eta epikaYosemiten
Yosemiteko haranean dauden hormatzarrek historia luze bezain aberatsa dute. “Valley Uprising” filmak ondo baino hobeto islatzen ditu pareta horietan eskalatzaileek idatzitako urrezko pasarteak. Giroa ere azpimarratzekoa da; izan ere, komedia eta epika bikain uztartzen ditu.
Finean, Peter Mortimer eta Nick Rosen zuzendariek erabat asmatu zuten aurkeztutako proposamen honekin. Hori baieztatzen dute hango eta hemengo makina bat mendi zinemalditan lortutako sariek.
Donostiako Zinemaldiak ekarri zuen Euskal Herrira aurreneko aldiz sona handia duen Ameriketako Estatu Batuetako haran horretan eskalatzaileek egin zuten “erreboltaren” gaineko kontakizuna.
Hain zuzen ere, Yosemiteko haraneko eskalatzaileek irudikatu zuten kontrakultura amerikarrari buruzko istorio handia da, duela sei urtera arte kontatu gabea. 50 urtez, hormatzar ikaragarri eta ikusgarri horien aurrean, esploratzaile eta abenturazale askok materialismoa alde batera utzi eta altueraren eta granitoaren arriskua eta adrenalina hobetsi zituzten.
Yosemiteko pertsonaiek bizimodu erabat bohemioa egin zuten: beatnik alderrai gisa bizi, Parke Nazionaleko agintarien aurka borrokatu eta munduko eskalada esanguratsuenetako buru izan ziren.
Zuzia belaunaldiz belaunaldi igaro da, norgehiagoka, tragedia eta garaipenen artean; eskalatzeko arteak irudimenaren mugak gainditzeraino.
Hauxe da historia lotsagabe horren narrazio zoragarria: grabitatearen legearen eta lurraren legearen aurkako mende erdiko borrokarena. “Valley Uprising” bakarra da.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
