Gose greba utzi du Patxi Ruizek protestaren 31. egunean
Murtzia II espetxean 31 egun gose greban egin ondoren –egarri greban ere hamabi egunez egon zen– bertan behera utzi du protesta Patxi Ruiz Txantreako presoak, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak komunikabide zenbaiti jakitera eman dienez.

Gose greba utzi zuen atzo Patxi Ruiz Txantreako presoak 31 egunen ondoren, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakitera eman zuenez. Efe agentziak aipatutako espetxe iturriek berria berretsi zuten.
Espetxe barnean pairatzen duten egoera salatzeko Murtzia II kartzelan egindako protesta baten ondoren funtzionarioen aldetik jasotako mehatxuak salatzeko abiatu zuen gose eta egarri greba Ruizek. Hamabi egun geroago bertan behera utzi zuen egarri greba, baina gose grebari eutsi zion atzora arte. Protestaldiak iraun duen 31 egunetan Ruizi sostengua adierazteko mobilizazio ugari izan dira Euskal Herrian, baita atzerrian ere.
Hurbilketak
Bestalde, Gobernu espainolaren Espetxe Erakundeetako idazkari orokorrak iragarri duenez, osasun egoerak ahalbidetzen duenean, Asier Mardones, Balbino Saez, Asier Rodriguez eta Julen Atxurra presoak Logroño, Valladolid, Soria eta Aranjuezeko espetxeetara eramango dituzte hurrenez hurren. Julen Atxurrak garuneko isuria izan zuen Puerto I espetxean. Atxurrak 61 urte ditu eta 24 urte daramatza espetxean, guztiak lehen graduan. Aranjuezera eramango dute.
Etxeraten arabera, iragarritako lekualdaketak «ez dira nahikoa», are gutxiago Atxurraren kasuan. «Euskal Herrian egon behar du, familiarekin eta konfiantzako medikuarekin».
Urruntze politikaren ondorioz euskal presoek bizi duten egoera kontuan izanik, alarma egoera bukatu eta euskal presoen senideen bisitak berrezartzen direnean, bisitak asteburuetan izatea eskatu dio Sarek Espetxeetako Zuzendaritzari. Konponbidearen eta bakearen bidean presoen eskubideak urratzen jarraitzea ulertezina dela gaineratu du Sarek.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
