GARA
IRUÑEA

Jose Mari Zendoiak jasoko du Nafar Ateneoa saria

Iruñeko Nafar Ateneoak bigarren aldiz deitu du aurten Nafar Ateneoa poesia saria. Lehiaketa horretan, olerki sorta oso bati beharrean, poema bakarrari ematen zaio saria, eta aurtengoa Jose Mari Zendoiaren eskuetara joan da, “Agur esateko pintura” olerkiagatik. Garaikurra eta 1.500 euro eskuratuko ditu saridunak. Ateneotik azaldu dutenez, egileak olerki bat ez ezik, margolan bat ere sortu du sariketarako, bere poesiagintzan olerkia eta pintura eskutik helduta joan baitira.

Jose Mari Zendoiak ostegun honetan jasoko du saria, 12.00etan, Nafar Ateneoan bertan egingo den sari banaketa ekitaldian.