ELIZONDO TABERNA ARRIGORRIAGAN: BERTAKOA, BOLADAKOA ETA BRASAN

Izenak iradokitzen duen bezala, Arrigorriagako parrokia ondoan dago Elizondo taberna. 2014an zabaldu zituen ateak jatetxeak eta Joseba Zuazo Lejarza da bertako burua. Su artean eskarmentuduna, lehenengoz negozioaren ardura ere hartu du eta «gustura» dabil lanean.
Bertakoa ez bada ere, tokia egiten jakin duela uste du, herritarren beharrei erantzunda. «Prezioak tamainakoak dira eta jende gaztea, edadekoa eta familiak etortzen dira». Astegunetan eguneko menua du 11 euroan eta asteburuetan menu berezia, 22 euroan. Horrez gain, plater konbinatuak eta karta ere baditu. Kartan gauza asko ez, baina produktu ona jartzearen alde egin du Zuazok, boladakoa, urte sasoi bakoitzean dagokiona; esaterako, entsaladak udan eta lapikoko platerak neguan.
Ekoizle txikiak
Gertuko produktuak baliatzen ditu eta ekoizle txikiak ditu hornitzaile. Orburuak, esparragoak eta piperrak, adibidez, Nafarroatik ekartzen ditu; antxoak, atuna eta bestelako arrainak Markinako Olasagastin erosten ditu; eta okela, berriz, Zarauzko Gesalagari eta Basauriko plazako merkatuan izaten den konfiantzazko harakin bati. Haiek duten eskaintzaren arabera erabakitzen du Josebak egun bakoitzean zer plater prestatu.
Elizondo tabernako erakargarrietako bat Leioako hornitzaile batek Guijuelotik (Salamanca) ekarritako iberikoak dira; jabearen esanetan, bezero asko etortzen da haiek jatera. Edonola ere, brasa du bereizgarri nagusia. Lan asko egiten dute ikatzarekin, okelaren gehiena hala prestatzen baitute: txuleta, azpizuna, sekretu iberikoa, txahal haragi txigortua...
Egunero dasta daitezke bere sukaldean mimoz prestatutakoak, igande arratsaldean bakarrik ixten baitute. Eta mahai inguruan eseri gabe gozatzeko aukera ere bada. Ondo dakite tabernaz taberna txikiteoan edo mokaduko gutiziak dastatzen dabiltzanek, ohiko geltokia baitute. Bertako pintxo eskaintza zabalaren izarretako bat, bakailaoarena da.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
