BEGIRADA

Garai nahasiak

Oraingo honetan komunikabideek ez dute gehiegi nabarmendu urre ontzaren prezioak 2.000 dolarreko langa gainditu izana. Aurreko krisialdian, 1.800 dolarreko muga jo zuen 2011n. Hortik aurrera prezioak behera egin zuen. Esan ohi da urrea erostea babesleku dela ziurgabetasun garaietan. Bada, prezioak ikusita, badirudi garai oso nahasietan sartzen ari garela...