KLIK
Botilak erretiratzen hasi... eta museoa ireki

Badira 15 urte Tengku Mohamad Ali Mansor izeneko malaysiar gizaseme batek, itsasoan eta itsasertzean ikusten zuen botila mordoarekin eta horrek sortzen duen kutsadurarekin arduratuta, erabaki bat hartu zuela: topatzen zuen beirazko botila oro erretiratuko zuen. Eta horrelaxe, bata bestearen atzetik, urteen poderioz, milaka biltzea lortu du (argazkian, Setiu barrutian dagoen Mangkuk herrixkako hondartzan goizaldean aurkitutako bat motxilan sartzen), eta horiek denak itsasertzean zabaldu duen museo koloretsu batean dauzka ikusgai. Egin dezakegunaren erakusgarri.
Argazkia: Mohd RASDAN | AFP

Temas del día
«Ayamonten jendea ehunka etortzen zaizu esanez: ‘Yo soy de Ondarroa’»

Temas del día
Potaje de causas contra el PSOE de Sánchez cocinado por UCO y UDEF

Euskal Herria
Otegi a Esteban: «¿Usted con quién gobierna? ¿No gobierna con el PSOE?»

Cultura
Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu emango ditu abenduan

Temas del día