«Gorroto ultraren» aurkako urratsa egin da Madrilen

PSOEk legez besteko proposamen bat atera zuen atzo aurrera espainiar Kongresuan, alderdiek «bizikidetza demokratikoaren alde eta ultraeskuinak sortutako gorroto ideologikoaren aurka» duten konpromisoan sakontzea xede duena. Proposamenak ERC, EH Bildu, JxCat, CUP eta BNG alderdien abstentzioarekin egin zuen aurrera. Alderdiok proposamena «motz» ikusten dutelako abstenitu ziren; izan ere, salatu zutenez, ekimenak ez ditu beraien aurkako «erasoak eta harengak» aintzat hartzen.
Alderdi subiranistek «pauso bat gehiago» egitea eskatu zioten PSOEri, uste baitute proposamena ez dela nahikoa gorroto ideologiko «mota guztiak» saihesteko. ERCko Gabriel Rufianek «faxismoaren aurkako legeak egitea» exijitu zion PSOEri.
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Cultura
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Temas del día
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Temas del día
ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Temas del día