Jon ORMAZABAL
PILOTA

Bi lagun eta biek agindu nahi

Materialarekin inolako arazorik gabe, Erik Jaka eta Altuna bat etorri dira jokoaren ekimena eramatearen garrantzia nabarmentzerakoan.

Igandekoa inoizko Buruz Buruko finalik intimoena izango da. Alde batetik, pilotan, eta ia bizian ere bai, elkarrekin hazitako bi pilotari ariko dira elkarren aurka. Bestetik, pilotaleku erraldoi eta mutu batean jokatuko da, izango garen komunikabide desberdinetako kazetarien hitzak izango dira, pilotarien poz edo amorru garrasiekin batera, pilotaren hotsekin nahastuko diren bakarrak. Atzo izan zuten Erik Jaka eta Jokin Altunak etzi izango dutenaren aurrerapen txiki moduko bat material aukeraketan. Hori bai, biek ere urduritasunen bat sumatzen badute ere, ezer ez etzi izango den tentsioaren parean.

Ezin bestela izan eta, bezperako entrenamendu fisikoan elkar zorionduta zeudenez, materiala apartatzearena bete beharreko protokolo soil bat jarraitzea bezalakoa izan zen, azkarra eta garbia, inolako arazo eta kexarik gabea. Erik Jaka izan zen pilotak aukeratzen lehena eta ez zuen denbora asko eman, segituan topatu zuen bilatutakoa. «Ez naiz aukeraketetan denbora askorik ematen duen horietakoa eta gaurko sorta oso ona zen, denetarik zegoen. Txapelketan orain arte izan dudana bilatu dut, frontisean oso biziak ez diren pilotak eta lurrean ibiltzen diren horietakoak. Bereak erabilerrazagoak iruditu zaizkit, baina onak», azaldu zuen Jakak.

Lizartzarrak badaki, txapela jantzi nahi baldin badu, finalera eraman duen joko oldarkor eta zuzena egin beharko duela. Horregatik erasoan min egiteko materiala bilatu zuen, nahiz eta badakien pilota horiekin berari ere defentsan asko sufritzea toka dakiokeela Jokin Altuna bezalako pilotari baten aurka.

Gehienean, ados

Ez zion kontrakorik esan amezketarrak. Berak ere ez zien aitzakiarik topatu Martin Alustizak parean jarritako pilotei. «Ez naiz etxetik pilota mota bat behar dudala pentsatuta etortzen, eskuan hobekien sartzen zaizkidanak aukeratzen ditut eta gaur ere halaxe izan da», aitortu zuen. Gaur egun ezer gutxi esan ohi dute piloten pisuek, baina, egun indarrean dirauen tradizio bakarrenetakoa izanda, esan egin beharko da Jakak 104,8 eta 105,1 gramotako bi pilota aukeratu zituela eta zerbait arinagoak direla bietan gazteenak jokoan jartzeko apartatutakoak.

Partida aurreko irakurketa ere erabat konpartitzen dute biek, nahiz eta horrek euren adiskidetasuna nolabaiteko “pausan” jartzera eramango dituen. «Bere jokoa egiteko gai denak asko izango du irabazia. Ekimena eraman eta partidan agintzeko gai denak pausu handi bat emana dauka, defentsan denbora asko ematen duenak zail izango du txapela». Bietako nork aginduko du? Horra hor guztiaren gakoa.

Altuna: «Cuando gané era mi primera final»

A pesar de ser dos años más joven, la mayor experiencia en este tipo de partidos –será su sexta final individual– es una de las principales bazas de un Jokin Altuna que, para nada se confía de la bisoñez de su rival en este sentido. «Por ese lado no hay diferencia, cuando gané la txapela era la primera final del mano a mano que jugaba y era la décima de Aimar. Y en general era mi segunda final, mientras que para Aimar era la vigesimoquinta y le gané. Aquí las estadísticas están para romperlas, no ganan partidos y lo que digo, a pesar de ser la sexta final, siempre hay nervios. Y quiero seguir teniéndolos», apuntó.

El de Amezketa no escondió que se ha sentido muy bien durante la disputa de un campeonato duro y sin apenas tiempo de recuperar, «pero necesito sentirme bien el domingo. Siempre hay dudas». J.O.

Erik Jaka no se conforma con el hermoso camino

Erik Jaka reconoce que, a pesar de estar en una situación tan anómala y que la del domingo no será una final como le hubiera gustado, está disfrutando enormemente de todo lo que la rodea. Acostumbrado a vivir apartado de los focos, entiende que es «bonito» que otros pelotaris acaparen titulares y comentarios y entiende que la gente agradece ver otras caras.

No oculta que los nervios existen, «algo normal» y que seguro irá a más, siendo el momento previo a ponerse los tacos antes de jugar la final el momento más tenso. Eso sí, aunque el camino haya sido precioso y conceda a su rival la condición de favorito claro, «quiero ganar. Una vez que acabe el campeonato, acabe como acabe, será una experiencia muy positiva y me habrá dado mucho, pero una vez llegado aquí, quiero la txapela». J.O.