Agour-en azken gazta: azala gogor, barrua urdin

Alkizako Inazio Urruzola upategia aukeratu zuen ostegunean Heletan egoitza duen Agour gasnategiak bere azken ekoizpena aurkezteko: Urdina du izena. Izatez ere hala da, gazta krematsua, baina badu bereizgarri bat. Agour-eko presidente Peio Etxelekuk azaldu zuen: «Iparraldean oso ohikoa da gazta urdina ekoiztea, Hegoaldean ez. Hortaz, esan dezakegu gazta egiteko modu berritzailea ekarri dugula Lizartzara [bertako gaztandegian ekoitziko dute soilik Urdina]. Ez du inor epel utziko. Kanpotik, zona honetan ohikoak diren gazten tankera du, azal gogorduna. Labana sartzean, ordea, ezustea dator, gazta krematsua baita. Zaporea ere izaera handikoa du. Euskal gazta urdin krematsu bat da». Bidasoaz hegoaldeko artzainekin ari direla elkarlanean gaineratu zuen. Inazio Urruzola upategiko Juanita ardo apardunarekin egin zuten maridajea. Lizartzako eta Alkizako alkate Iñaki Azpirozek eta Iñaki Irazabalbeitiak ere hartu zuten hitza ekitaldian, «halako sinergiek duten garrantzia» nabarmentzeko: «Elkar hartuta, gure indarrak emendatu egiten dira».

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
