Olaso Dorrea Fundazioak webgunea eta ekimen berriak aurkeztu ditu
Telesforo Monzonen 40. urteurrenarekin bat eginez, TMeLab laborategiaren sortzaile den Olaso Dorrea Fundazioak webgunea eta ekimen berriak plazaratu zituen atzo, Monzon-Ganuza Saria eta bisita gidatuak tartean.
Azaldu zutenez, Monzon-Ganuza Sariaren bidez, urtero bere bizi osoko lana Euskal Herriari, euskarari eta euskal kultura zein historiari eskaini dioten herritarrak omendu nahi dituzte, Telesforo eta Josefa senar-emazteen baloreei jarraikiz. Gainera euskal artista gazteak sustatzeko balio nahi du. Horrela Saria urteko euskal artista gazte bati eskatuko zaio, horretarako ezarri diren oinarriei jarraikiz.
Aurtengo saria Libe Goñi Garate andereñoari emango diote, euskara, euskal kultura eta Euskal Herriari eskainitako bizi osoagatik. Lan asko egindakoa da Goñi kultura arloan, bai irakaskuntzan, baita euskal ohituren suspertzaile gisa ere, bereziki ikastolen bidez.
Dorrea ezagutuz
Bergarako Udalaren eta fundazioaren artean sinaturiko hitzarmenari jarraikiz, Olaso Dorrea ezagutzeko aukera izango da bisita gidatuen bidez, martxoaren 13tik aurrera. Monzonen jaio zen dorretxea barrutik ezagutu ahalko da, baita bertan dauden artelanak, altzari zaharrak eta gordetzen dituen dokumentuak ere. Eskuragarri egon bezain laster, webgunean jarriko dute esteka, izena eman ahal izateko.
Fundazioak bere webgune eta tuiter kontua ere plazaratu ditu. Bertan bildu dituzte egitasmo guztiak, baita Fundazioarekin lotutako informazio guztia ere: fundatzaileak eta patronatua, jardun memoriak, dorrearen baliabideak, historia eta ondarea, eta Telesforo Monzonen bizia.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
