A.A.
ARRAUNA

Kaiku eta Busturialdearen lehen banderak

Tolosaldea, Kaiku eta Busturialdea izan ziren irabazleak atzo Pasaian eta Elantxoben jokatu ziren traineru estropadetan. Tolosaldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen eta ETE Ligako lehen postua berreskuratu du, Deusturekin lehia estuan. Kaikuk bere lehen bandera irabazi zuen KAE1 Ligan eta bigarren kokatu da sailkapen nagusian. Eta Busturialdea izan zen onena KAE2ko proban. Informazio gehiago NAIZen.