zailtasunak zailtasun, udan murgildu gara, eguraldia lagun

Uda hasiera ez da nahi bezain ona izan inorentzat, osasun egoerak gogor jo baitu berriro Euskal Herria osoa. Hala eta guztiz ere, eguraldi onak argi utzi du uda bete-betean sartuta gaudela, eta herritarrak aprobetxatzen hasi dira naturaz gozatuz edo herrietako kultur eskaintza dastatuz. Egoera, hala ere, ez da toki guztietan berdina: herri batzuk ezer ez antolatzeko erabaki sendoa hartu dute, baina beste batzuk egitarau bete-betearekin datoz.

Asteburu honetan herri askok ospatu beharko lituzkete madalenak, santanak edo Santio jaiak, baina aurten, bigarren urtez, ez da jairik antolatuko inon; are gutxiago, azken hiru asteotan agerraldiek gazteen artean izan duten gorakada nabarmena kontuan hartuta. Herri batzuk jai egun horien bueltan ezer ez antolatzea erabaki dute, baina beste batzuek egitarau bete-betea prestatu dute.

Gipuzkoan, Errenteria da madalenak ospatu beharko lituzkeen herrietako bat, eta udako ekitaldiekin aurrera egitea erabaki dute. Bi egitarau prestatu dituzte herri honetan: alde batetik, “Kalez kale” izenburupean Udalak antolatu duena –arte eszenikoei lotutako ikuskizunekin eta zine emanaldiekin– eta bestetik, jai batzordeak “Hau bizipoza” izenburupean uztail eta abuzturako antolatutakoa.

Biek ala biek, ordea, ez dute inongo ekitaldirik aurreikusi asteburu honetarako, jende pilaketak gerta ez daitezen, eta antolatu den ekitaldi bakarra Herriko Musika Bandaren eta Xanti eta Maialen erraldoien emanaldiak dira, igande goizez eta arratsaldez, Lekuona Fabrikan. Egitarauek hurrengo asteburuan izango dute jarraipena.

Errenteriatik gertu, Astigarragan, jai egunetarako kultur egitarau oparoa prestatu dute [Ikus agenda 8-9 orrialdeetan]. Gaur hasi eta astelehenera bitartean, haur, gazte eta helduentzako ekitaldi ugari izango da; batez ere, musika arlokoak. Gaurko Liher taldearen kontzertua iragarri dute; biharko, Izarorena; igandean, Mc Onak taldearena eta astelehenean, Kalakan eta Balkan Paradise Orchestrarenak. Igande iluntzean, gainera, bertso saioa izango da eta astelehen arratsaldean, Gipuzkoako bigarren mailako aizkolari txapelketa.

Musika kontzertuetarako sarrerak doan banatuko dira www.astigarraga.eus helbidean edo Erribera kulturgunean. Soberan geratzen diren sarrerak, emanaldia hasi aurretik bertan egongo dira eskuragarri.

Amasa-Villabonan, bestalde, ekainean eman zioten hasiera udako kultur egitarauari, eta asteburu honetan nolabait indartu egingo dela esan daiteke. Horrela, gaur bertan Makulu Ken afrobeat taldearen emanaldia izango da; bihar, Korrontzi eta Oinkarirena, eta igandean, Gorka Hermosa akordeoilari eta Garikoitz Mendizabal txistulariarena.

Igandean bertan, arratsaldez, bertso saioa dago iragarrita eta astelehenean, The Nowhere Plan –The Beatles taldeari omenaldia–.

Aurreko herrietan ez bezala, Ordizian inongo ekitaldirik ez antolatzea erabaki dute, Udaleko ordezkariek adierazi duten bezala, osasun egoerak jende pilaketak ekiditea eskatzen duelako. Antolatu den kultur ekitaldi bakarra gaur iluntzean parrokian izango den Emotio abesbatzaren kontzertua da, eta kirol arloan, igandean jokatuko den Ordiziako Klasikoa Txirrindulari Proba.

Pandemia garaian joan direnak oroitzeko, hori bai, ekitaldia antolatu dute bihar eguerdirako San Jose egoitzan. Bertan, Juanito Ormazabalen eskultura inauguratuko da.

Soraluzera salto eginez, herri honetan hainbat ekitaldi antolatzea erabaki dute asteburu honetarako. Egitaraua bihar hasiko da, skate park berriaren inaugurazioarekin, eta egunean zehar munduko arrozen inguruko topaketa, Galtzagorriak txarangaren kalejira eta Demode Quartet laukotearen emanaldiak izango dira. Iganderako, txistularien kalejira, eskulangintza azoka, Nafarroako jotak eta bertsolariak daude iragarrita; eta astelehenerako, dultzaineroen kalejira, Urrats dantza taldearen saio irekia eta Korrontziren eta Oinkariren emanaldia.

Algorta, Bermeo, Markina...

Bizkaian ere badira herri gutxi batzuk jaiak ospatu behar lituzketenak; horien artean ditugu Algorta eta Bermeo, baina baita Bilboko Basurtu, San Inazio eta Bilbo Zaharra auzoak ere.

Algortan, esaterako, bertso jaialdi bikoitza antolatu du asteburu honetarako bertako Bertsolari Eskolak, saio bana izango baita bihar eta igande eguerdian, Tellagorri plazan.

Eta Bermeon, bertako jaiak irailean badira ere, jai handia ospatzen dute Madalena egunean. Aurten, ordea, egun honen inguruko ekitaldiak bertan behera geratu dira osasun egoera larria dela medio, eta hasiera batean, iaz bezala, Izaro uhartean atzo teilaren jaurtiketa egitea espero bazen ere, azken orduan Udalak ekintza sinboliko hori ere ez egitea erabaki zuen. Mundakan eta Elantxoben ere ez zen inongo ekitaldirk egin eta herriak itxita egon ziren bisitariak ez etortzeko.

Herri horiez gain, beste hainbatek udako ekitaldien egitarauarekin jarraitzen dute. Markina-Xemeinen, esaterako, udako ekitaldiekin jarraitzen dute eta asteburu honetan zehar pintxo lehiaketa izango da merkatarien elkartearen eskutik. Gaur, gainera, zesta-punta partidak izango dira umeekin eta bihar ohe elastikoak eta sorkuntza tailerra gaztetxoentzat. Egitaraua datorren ostiralean itxiko da, uztailak 30, Amak taldearen kontzertuarekin.

Amorebieta-Etxanon eta Ermuan, bestalde, asteburu honetan emango diete amaiera uztaileko kultur egitarauei. Lehen herrian, gaur bertan umeentzako ikuskizuna, kale antzerkia eta Zornotzako Musika Bandaren emanaldia daude iragarrita, eta bihar, Triki Piu eta Amak taldeen kontzertuak.

Ermuan, azkenik, gaur arratsaldean eta bihar eguerdian zirku eta antzerkia izango dira txikienentzat, eta igande eguerdirako magia ikuskizuna dago iragarrita. Bien bitartean, musika kontzertuak ere ez dira faltako. Horrela, bihar Bichorraro rock taldearen emanaldia izango da, eta igandean funk eta soul doinuak izango dira Josh Hoyer eta Soul Colossal taldearekin.

 

los pueblos que deberían celebrar sus fiestas evitan programar este fin de semana

En Nafarroa son también numerosos los pueblos que deberían celebrar sus fiestas este fin de semana, aunque en todos ellos se han suspendido los festejos y son pocos los que han programado actos culturales para estos días en vista de la situación sanitaria. Entre ellos se encuentran Elizondo, Viana, Gares o San Adrián.

En Elizondo, por ejemplo, apenas se han programado actos con el fin de evitar aglomeraciones, aunque este sábado sí se celebrará una feria de productos locales.

Otra de las localidades que ha evitado organizar eventos es Gares, donde solo se ha programado un concierto este fin de semana, a las 20 horas en la iglesia de Santiago, mientras que el programa no se retomará hasta el próximo sábado.

En Viana, por su parte, se ha programado una intensa actividad cultural durante los meses de julio y agosto, en la que destacan las rutas teatralizadas por el subsuelo de la localidad. Las rutas se repetirán todos los domingos, salvo este 25 de julio.

Junto a ello, este año se ha organizado también la segunda edición de los tardeos, con actuaciones musicales en las Ruinas de San Pedro todos los jueves a las 20 horas. Este mismo emplazamiento acogerá el 7 de agosto el festival Flamenco on Fire, que este año recala en Viana.

San Adrián tampoco podrá disfrutar de las fiestas este fin de semana, aunque el Consistorio y la Comisión de Festejos han preparado «pequeñas sorpresas» para el vecindario.

En Tudela sí se ha organizado un completo programa cultural bajo el título «Santanica de mi alma 2021» y que incluye once eventos musicales, de humor, infantiles, taurinos y con colectivos como la Comparsa de Gigantes, los Gaiteros de Tudela, la Banda Municipal, Erribera Txistularis y otros.

Para mañana, sin embargo, el Ayuntamiento ha anunciado que instalará el mismo dispositivo de seguridad del año pasado para evitar aglomeraciones en la plaza de los Fueros, lugar y día en el que tampoco este año se lanzará el cohete.

Los agentes, además, se desplegarán una vez pasadas las 12.00 horas para vigilar las calles y bares del Casco Antiguo, donde se recuerda que únicamente se puede consumir en las terrazas, y no de pie en grupos por la calle.