Zortziak bat, Argantzon Ikastolaren alde

Berrogei urte bete dira aurten lehenbiziko Araba Euskaraz egin zenetik, Gasteizen, Olarizun. Arabako ikastolen jaia leku horretara itzuliko da heldu den urtean. Eta, orduan bezala, ekainaren 19an, Arabako ikastolek elkarrekin antolatuko dute, “Zortzigarren alaba” lelopean. «Zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. Zortziek bat egingo dugu Argantzon Ikastolaren alde. Trebiñu baitugu zortzigarren kuadrilla, Trebiñu baitugu zortzigarren alaba», azpimarratu zuten atzoko aurkezpenean. Jaiaren helburu zehatzak ere azaldu zituzten: Araban euskararen erabilpena aldarrikatzea, bultzatzea eta erabilera eremuak zabaltzea; Argantzon-Sagastieta Ikastola ezagutzera ematea; 2023-24 ikasturtean ireki nahi duten ikastola berria eraikitzea; eta Trebiñu Araba dela aldarrikatzea. Irudiari dagokionez, Nestor Basterretxeak sortutako logotipoan ageri den haritz hostoaren ildotik, zuhaitz desberdinen hostoak erabili dira; batetik, ikastolen aniztasuna islatzeko eta, bestetik, era berean, lurraldearena berarena eta bere ingurumen eta basoena.

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa
