BEGIRADA

Buruaskia izatea ez da nahikoa

Errusiak aspalditik dauka bere txertoa. Otsailean, “The Lancet” zientzia-aldizkariak argitaratu zuen Sputnik V txertoak %92ko fidagarritasuna daukala. Arrakasta zientifikoa (eta politikoa) izan zen, eta geroztik herrialde askok txertoa erosi dio Errusiari. Halere, desinformazioa eta mesfidantza tarteko, errusiarren %31k soilik jaso dituzte txertoaren bi dosiak eta herrialdea birusaren olatu betean dago: herenegun 1.028 pertsona hil ziren.