BEGIRADA

Azore putre funtsaren aurrean, maizterrak tinko!

Azorako Maizterrak elkarteak, Kaleratzeak Stop eta Alokairurekin batera, gogor salatu zuen atzo Azora putre funtsa Donostiako Ategorrieta hiribideko sei maizterrengan kontratu berriak onartzeko egiten ari den «presioa». Azorak %33ko alokairu igoera onartzea edo sei hilabete baino lehen etxea uztea «eskaini» die maizterrei. Giltzak ez dituztela itzuliko argi utzi dute: «Gure kontratuetan jasotako alokairua ordaintzen jarraituko dugu».