KLIK

Tantaz tanta, Bogaren olatua handitu nahian

Hilabete bada “Tantaz tanta” crowdfunding kanpaina abian dela Boga garagardo kooperatibari sostengua ematearren. «Oso pozik gaude erantzunarekin», jakinarazi dute. Pandemiak artisau garagardoaren sektorea gogor kolpatu duen honetan, kooperatibari bultzada emango dion olatu handia sortu nahi dute, «%50 kolektiboki finantziatuta»: tartean dago garagardo berri baten egitasmoa, abenduaren 18an jaialdi batean aurkeztu nahi dutena. Argazkia: BOGA