Errigoraren ekarpenekin 18 ludoteka ireki dituzte

Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko 18 herritan ludotekak jarri ditu martxan Errigorak, Agerraldia kanpainaren bidez. Atzo, Tafallan, Ene Kantak-ekin eta Tafallako ikastolako eta sare publikoko D ereduetako ikasleekin batera jai giroan egindako agerraldian aurkeztu zuten egitasmoa. «Horretara etorri da Agerraldia. Nafarroa hegoalde eta erdialdean euskara plazara ateratzeko ahaleginari bultzada ematera», azaldu zuen Errigorako kide Ibai Sueskunek. «Euskararen ezagutza bultzatzea, erabilera sustatzea, bizitzaren eremu guztietan euskararentzat espazio berriak irabazteko ekintza praktikoak babestu, sustatu eta antolatzea eta euskararekiko jarrera baikorrak indartzea» ditu helburu Agerraldiaren kanpainak. Iaz 13 herritan egin zuen eskaintza eta aurten 18ra hedatu da: Abartzuza, Allo, Andosilla, Antzine, Azkoien, Erriberri, Garinoain, Caparroso, Castejon, Oteitza, Sartaguda, Sesma, Viana, Irunberri, Lodosa, Mendigorria, San Martin Unx eta Tafalla. Matrikulazioa ez dute itxita, baina jada 280 haurrek baino gehiagok eman dute izena.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
