«Mainstground»
Hamaika aldiz, beste hainbat lekutan eta zenbait egoeretan entzun ondoren, beste norbaitez ari nintzela erabili eta gero, agian, norbaitek niri buruz ari denean esan ostean (itsua behar du pertsonak). Uste dut, azkenean, ulertu dudala zer esan nahi duen mainstream hitzak. Jarrera nagusiari erantzuten diona, horixe izendatzen omen du mainstream hitzak. Kontua ahaztua neukan, musikari batzuek beste musikariez ari zirenean ditxosozko hitza erabili zuten arte. Haien musika oso konbentzionala iruditu zitzaidan; pop-rock epikoa indie ukitu batzuekin. Ezer berririk ez lurrazalean. Gainera euskaldunak izanda gaztelaniaz kantatzen zuten, eta denbora gutxian arrakasta handia lortua zuten Estatu espainiarrean (gure autonomia barne). Hainbestekoa, pandemiak musikaren profesional bilakatzeko erabakia atzeratzera behartu zituela. Hala eta guztiz ere, haien buruaz galdetuta, ziur zeuden oso gauza originala egiten zutela, eta gero eta ezagunagoak zirela nahiz eta urruti egon mainstream-etik. Bale, ados, mainstream besteak dira. Beti, besteak dira.
Badirudi arrakasta lortzen duten musikari askori ez zaiola aski horrekin. Nolabait konpentsatu beharra dute munduak haiekiko erakutsi duen eskuzabaltasun hori; lortu dituzten onurak, irabaziak, ospea, itzala... Ez, haiek ez, besteak dira mainstream, eta ondorioz, edonor izan daiteke underground garai miresgarriotan. Lasaitu ederra hartu nuen entzun nituenean.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
