Normala
Martin Villaren adierazpenak entzun ditut adi. Gero, prentsan jaso den transkripzioa irakurri eta berrirakurri dut. Ez da deus aldatu. Denak normal segitzen du. Gure herrietan egunerokoari ekin diogu.
Egunotako albisteen jarraipenak Iruñeko epaitegira eraman nau. Fiskalak hamabost hilabeteko zigorra eskatu du iazko martxoaren 8an foruzainek atxilotu zuten emakume batentzat. Injustutzat eta gehiegizkotzat jo du mugimendu feministak eskaera. Baina denak berdin jarraitzen du.
Bien bitartean, Tuteran jazo da urteko lehen erailketa matxista. Zenbait herritarren esanetan, oso bikote normala omen zen. Corteseko emakumeak ez zuen sekula bere bikotekidearen kontrako salaketarik aurkeztu. Dena normala zen. Ez da hori entzuten dugun lehen aldia. Ez da azkena izanen ere.
Aste berean, Gasteizko Olarizu auzoan langile bat hil da aldamio batetik erorita. Urteko bigarrena. Administrazioek ez omen zuten enpresa honen kontrako salaketarik sekula jaso. Lizentzia eta baimen denak zituzten eta jarduera erabat normala zen. Denak normal segituko du.
Iruñean eta Gasteizen, gauza asko dira aldatu azken urteotan, baina Zaramagako auzoak eta Germanen familiak justizia zain jarraitzen dute. Denborak aurre egin ahala, Martin Villak utzitako sistemak kolpatzen segitzen du. Hildakoak besterik uzten ez dituen normalizatutako sistema, alegia.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
