MUGURUZA ETA SARRI, MOSKUKO ESKINA TABERNAN 37 URTEREN OSTEAN

Laster beteko da urtebete Joseba Sarrionandia, 36 urte luzeko erbestealdia atzean utzita, Euskal Herrira itzuli zela. Iurretara. Etxera. Ordutik, Durangoko Azokan, Jon Maiarekin eszenatoki gainean edota irakurle taldeetan ikusi ahal izan dugu, hainbat ekitalditan. Beste toki bat ere bisitatu ahal izan du, baina. Oso berezia gainera. Fermin Muguruzak sare sozialetan atzo azaldu zuenez, Moskun jaso du idazlearen bisita eta, nola ez, Eskina tabernara eraman du. Bertan grabatu baitzuten orain 37 urte “Sarri, Sarri” abesti ezagunaren bideoa. Antza, oraindik ere «kriston martxa dabil» Eskina tabernan. Belaunaldiek etengabe abestu eta dantzatu duten ereserkia hezurmamitu zuten bi protagonistek.

@muguruzafm