«Ojer tzij»
Ojer, ojer… Xb’antaj k’i taq junab’che man weta’m ta joropa’junab, xub’ij ri numan che k’o jun laj tinimit chunaqaj ri qtinimit» (Aspaldi zaharrean... Hainbeste urte dira gertatu zela, ez baitakit ondo zenbat, gure aitonak esan zigun herri bat zegoela gure herriaren ondoan). Leon Chic Guatemalako idazleak kontu zaharren memoria ekartzen du bere ipuinetara, kitxeera hizkuntzaren ahozkotasuna letretan jarriz. Eta hitza, tzij, ez da esanahi hutsa, bere baitan baitarama kitxe herriaren izaera. Kontatzea, tzijoxik, izatearen transmisioa da, ahoz aho denboran barrena pasatako munduaren ikuskera, ohiturak, iruditeria. Euskaldunok badakigu izena duen guztia dela eta izan zirelako garela. Ahozkotasunaren eta kontu zaharren kosmobisioaren garrantzia izatearekin lotuta dago euskaldunontzat eta kitxeentzat.
Walter Cuc-ek kontatzen du daraman alkandora gaizki ikusita dagoela bera bizi den Guatemala hirian, indigenen jantzia delako. Eta kontatzen du bere kosmogonia. Kontatzen du irrati komunitarioen garrantzia euren hizkuntza eta kultura zabal daitezen, eta hori aurrera eramateko dituzten trabak. Lucia Ixchiu kazetari kitxea da. Eta emakumea. Eta kontatzen du zenbat traba eta arrisku dituen ahotsa hartzeak indigena, kazetaria eta emakumea izanik. Biak, Carlos Canorekin batera, Euskal Herrian egon dira euren egitasmoak azaltzen: Irrati Eskolen Federazioa eta Festivales Solidarios. Euren ojer tzij, hitz zaharrak, berriak badirela azaltzeko. Maltyox, milesker izateagatik.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
