Behar guztiak ase ez arren, egoki ikusten dute ikastolek EAEko hezkuntza ituna
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza akordioak dituzten behar eta nahi guztiak asetzen ez baditu ere, epe luzeko ikuspuntuari eutsiz, bizi dugun momenturako egokia dela deritzo Ikastolen Elkarteak. «Denbora izango dugu denon artean zehaztapen eta ekarpenak egiteko, bakoitza ere lubakitik aterata», adierazi zuen.

Gasteizko Legebiltzarrean adostu den hezkuntza itunerako akordioan egiten den proposamenak ez ditu ikastolen behar eta nahi guztiak asetzen; epe luzeko ikuspuntua mantenduz, bizi dugun momenturako egoki ikusten dute, ordea. «Hurrengo hilabeteetan garatu beharko da orain arte esandakoa, eta denbora izango dugu denon artean behar diren zehaztapen eta ekarpenak egiteko. Bitartean, jarrai diezaiogun hasitako bideari, adostu dezagun gure hezkuntza sistemaren norabidea, bakoitza bere lubakitik aterata eta elkarlanari lehentasun osoa emanez», dio Ikastolen Elkarteak plazaratutako oharrean.
Bere balorazioan nabarmentzen duenez, Euskal Herri osorako hezkuntza sistema propio bat eraikitzea dute xede, eta bide horretan urratsak egiten jarraitzeko egokia da Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren ideia.
Euskararen alorrean, norabide onean doazen neurriak jaso direla egiaztatu dute: besteak beste, ikasleek eskuratu beharreko hizkuntza gaitasun maila zehazten da; Lehen Hezkuntza amaitzean ikasleek B1 maila izango dutela gutxieneko helmuga bi hizkuntza ofizialetan, eta B2 maila DBH amaitzean. «Guretzat neurri garrantzitsua da, eta ikastolen aldarri historikoa ere bada. Euskara ardatz izango duen eredu eleaniztun inklusibo orokortu baten aldeko apustua egiten da. Azken hau, eredu inklusibo orokortua, jaso izana urrats berria da».
Hala ere, hitzarmenean behin baino gehiagotan hiru hizkuntzen tratamendu integratua egingo dela edo hiru hizkuntzen ikaskuntzak bideratuko dituztela jasota egoteak kezkatzen ditu. «Ondorioz, euskara ardatz duen sistema horretan, ardatz izatearen ezaugarriak zehaztu beharko dira, baita etorkizuneko eredu inklusiboaren oinarria ere; alegia, euskarak izan behar du ikas-irakaskuntza prozesuetako hizkuntza eta horrek legean bere isla behar du eta hizkuntza gaitasunak lortzeko zehaztapenak definitu behar dira».
Aurrerapena iruditzen zaie Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren sorrera eta bertan sartzeko, ikastetxeek, administrazio-titulartasunekoak izan ala ez, bete behar dituzten konpromisoak eta baldintzak hitzarmenean jasota egotea. Ados daude segregazioa ekiditeko egiten diren proposamenekin ere.
Badira ikastolak kezkatzen dituzten gaiak: 0-3 etaparako proposamenean, haur hezkuntzari ziklo egitura aitortzen zaio; beraz, ez dute ulertzen etapa hau zergatik banatu behar den. Herriko informazio bulegoen kasuan, euren osaera eta betebeharra oso ondo zehaztu beharko litzatekeela uste dute.
Ikastolen ikuspegitik hutsune handi bat dago hitzarmenean: «Euskal Herriaren aipamena».
EAEko hezkuntza legean langileen eskaerak jorratzeko bide-orria eskatu du LABek
Ikastolek bezala, Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak adostutako dokumentuaren azterketa egin du LABek ere. Hasierako zirriborroarekin alderatuta hainbat aurrerapauso eman diren arren, gabeziak ere ikusi dizkio eta, gai batzuetan, sakontasun handiagoaren premia.
Lan baldintzei dagozkien gaiak langileekin adostu daitezen, hezkuntza legean eragiten eta mobilizatzen jarraitu beharra dagoela nabarmendu zuen sindikatuak atzo, Bilbon emandako prentsaurrekoan. Proposamen zehatz bat egin zuen horretarako: hezkuntza langileen eskaerak jorratzeko bide-orria zehaztea.
Gutxienez, honako gai hauek jorratzeko egutegia zehaztu beharko litzatekeela agertu zuten Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak eta Irati Tobar irakaskuntzako idazkariak: «Hezkuntza-lan guztien eta langile kolektibo guztien aitortza; ratioen jaitsiera; azpikontratazioari muga jartzea; eta etengabeko prestakuntza».
Azaldu zutenez, Legebiltzarreko testuan ez da eskumenen eta lurraldetasunaren gaia jorratzen. LABen ustez, Euskal Herriko hezkuntza sistema propio eta burujabea eraikitzeko bidean Lakuak hezkuntza- eskumen osoa eskuratu behar du eta, gainera, lege berriak EAEk gainerako lurraldeekin izan beharreko harremana aintzat hartu beharko luke.
Euskal curriculuma garatzeko apustua ere egin beharko litzateke, sindikatuaren ustez.
Derrigorrezko eskolaldiaren amaieran B2 euskarazko maila eskuratzeko helburua lortzeko, eskola guztietan euskara ardatz gisa finkatzeari balio handia ematen dio LABek, eta segregazioari aurre egiteko adostu diren neurriak ere egokitzat ditu. Kezkaz bizi du, ordea, tokiko hezkuntza kontseiluak erabakirik ez hartzea.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
