BEGIRADA

Klimaren alarma seinaleak

Indian beroaldi historikoa jasaten ari dira. Herrialdeko hainbat puntutan 47 graduraino iritsi dira, eta tenperatura minimoak 30 gradukoak izaten ari dira. Klimak noizean behin alarma seinaleak jaurtitzen dizkigu, lehenbailehen neurri eraginkorrak hartu beharra agerikoa delarik. Atzoko irudian, ume bat korrika New Delhin zehar pasatzen den Yamuna ibaiaren ubide lehortuan.