Asier ROBLES
BILBO

Bizitegi-bazterketa larriaz ohartarazi du EH Bilduk, bi etxegabe hil ostean

Aste honetan Bilbon hilda agertu diren etxerik gabeko bi pertsonen kasuak Bizkaiko bizitoki-bazterketa arazo larri baten «icebergaren punta» direla salatu du EH Bilduk. Bilboko Udala gainezka dagoela ohartarazi du eta Aldundiari erantzukizun falta leporatu dio.

Bea Ilardia eta Jone Goirizelaia EH Bilduko Bizkaiko Batzar Nagusietako eta Bilboko Udaleko bozeramaileek atzo ohartarazi zutenez, Bizkaiko hiriburuko Udala «gainezka dago eta ezin dio etxerik gabeko pertsonen egoerari aurre egin, Foru Aldundia desagertuta dagoen bitartean, bere erantzukizunak bere gain hartu gabe».

Koalizio subiranistak prentsaurrekoa eman zuen, aste honetan etxerik gabeko bi pertsonaren heriotzaren berri izan ondoren –Zabalgarbin eta Doña Kasilda parkean–. Gogoratu zuenez, aurten, dagoeneko lau pertsona hil dira Bizkaiko kaleetan, horietatik hiru, Bilbon. «Heriotza horiek arazo larri baten icebergaren punta baino ez dira, Bizkaiko bizitoki-bazterketa larriarena, hain zuzen ere, eta egoera hau bereziki kezkagarria da hiriburuan», adierazi zuen Goirizelaiak.

Azaldu zutenez, ia 2.800 pertsona daude etxerik gabe EAEn, eta horietatik erdiak baino gehiago Bizkaian daude eta «badirudi goranzko joera dagoela; batez ere, Bilbon».

«Bilbok 350 plaza ditu egoitza baliabideetan, Bizkaiko hiriburuan erregistratutako etxerik gabeko ia 700 pertsonei zerbitzua emateko, eta, beraz, 300 pertsona baino gehiagok kalean egiten dute lo. Horrek erakusten du erakundeak ez direla gai izaten ari bizitzeko etxerik ez duten pertsonak behar bezala artatzeko», gaineratu zuen Bilboko EH Bilduko bozeramaileak.

Hildakoetako bat Aldundiaren babespean egondako 20 urteko gazte magrebtarra zela gogorarazi du. Ildo horretan, Aldundiak 2018an abian jarritako “gazte estrategia” kritikatu zuen EH Bilduk. Horren bidez, kolektibo horri zuzendutako programak sustatu ziren, baina estrategia hori, euren esanetan, «ez da positiboa» izan; «izan ere, gazteek, nahiz eta Aldundiaren tutoretzapean egon, adin nagusiko bihurtzean, zailtasun handiak dituzte egoitza baliabideak lortzeko, eta asko babesik gabe geratzen dira, kalean».

«Ezin dugu ahaztu hainbat gizarte eragilek behin baino gehiagotan ohartarazi dutela zer ondorio izan zitzaketen hiriko hainbat tokitan gaua igarotzen zuten migratzaileak etxetik ateratzeak. EH Bilduk beti esan du Atxuriko, Euskaldunako zubiko edo Salbeko etxerik gabeko gazteak botatzeak arazoa konpondu beharrean larritu baino ez zuela egiten, eta hala salatu dugu bai Udalean, bai Batzar Nagusietan», gogorarazi zuen Goirizelaiak.

Estrategia berria

Egoera horren aurrean, EH Bilduren ustez, bada garaia gogora ekartzeko “Etxerik Gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategia” berri bat onartzeke dagoela oraindik, «egoera horri modu irmo eta integralean aurre egitea ahalbidetuko duten konpromisoak erakusteko aukera bat».

Ilardiak adierazi zuen EH Bilduk EAEko Gobernuarekin negoziatu duela estrategia horretara 8 milioi euro bideratzea, «euskal erakundeen artean egiturazko neurriak hartzea ahalbidetuko duen tresna izan dadin».

«Baina aurrekontu nahikoa izateaz gain, borondate politikoa erakutsi beharko da administrazio publikoak zerbitzu egokiak gara ditzan, inor ez dadin kalean bizi», adierazi zuen.

Bitartean, EH Bilduk «kaleak hil egiten duela» salatzen jarraituko duela azpimarratu du, eta horregatik bat egingo dute Bilbon deitutako mobilizazioekin.

Indignación por dos muertes evitables

En contraste con el silencio de las administraciones públicas, la muerte de dos personas sin hogar esta semana en Bilbo ha generado un gran enfado popular por la situación de exclusión social extrema y residencial de muchos vecinos. En respuesta a este desamparo, fueron convocadas diferentes movilizaciones.

Ayer por la noche una concentración ante el Ayuntamiento de la capital vizcaina, convocada por el Sindicato de Vivienda AZET, denunció lo sucedido bajo el lema ‘Vuestros beneficios, nuestros muertos’. Los convocantes llamaron, además, a poner fin a una «guerra» contra las personas en situación de pobreza.

Para hoy, viernes a las 19.00, Ongi Etorri Errefuxiatuak, la Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria y Atxuri Harrera han convocado una concentración conjunta ante el Palacio de la Diputación de Bizkaia bajo el lema ‘Por el derecho a la vivienda’.

Otros grupos y sindicatos como LAB, ELA, Steilas, Mundubat, Sukar Horia o Ernai también se han sumado a estas movilizaciones.