Euskararen topagune izango da Segura

Uemak datorren maiatzaren 14an Seguran ospatuko duen Udalerri Euskaldunen Eguneko kanta ofiziala eta egitaraua ezagutarazi zituen atzo. Hala, Uemaren batzar nagusia, hitanoari buruzko jardunaldia, Burrunbazale taldearen kalejira, bazkari herrikoia, puzgarriak, Ion Martinezen bakarrizketa, “Futbolariak eta printzesak” antzezlana, toka eta bola txapelketa herrikoia eta Bada Giro! erromeria taldearen kontzertua izango dira, besteak beste. “Euskara aiden!” kanta ere aurkeztu zuten, segurarrek elkarlanean egina. Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak nabarmendu zuenez, maiatzaren 14koa Euskal Herriko udalerri guztien eguna da, ez Uemako kide direnena bakarrik: «Aspaldi erabaki zen egun hau udalerri euskaldun guztion bilgune izatea, Uemako kide izan ala ez. Gaur egun, 175 udalerri inguru dira Euskal Herrian udalerri euskaldunak. Biztanleen %70etik gora euskalduna dutenak». Euskararen arnasguneak sendotzeko eta herritarren kontzientzia pizteko xedez, erakunde, eragile eta herritarren arteko elkarlana izango du helburu Segurako festak.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
