BEGIRADA

Keinu positibo bat, gerra eta armatze garaian

Danimarkako medikuen pentsio funtsak arma nuklearren ekoizpenarekin loturiko enpresetan inbertsioak etetea erabaki du. Lægernes Pensionskasse-k 29 milioi euroko aktiboak erretiratuko ditu. Arma horiek erabiltzeko arrisku eta mehatxuek bultzatu dituzte funtseko kideak erabaki hori hartzera. Irudian, ICANen protesta bat, arma nuklearrak debekatzeko itunaren alde.