Abortua
Konstituzioak ez du abortua behin ere aipatzen eta, beraz, ezin da hura eskubide konstituzionaltzat jo. Berdin du noiz (XVIII. mendean) eta nork (gizon zuri heterosexual talde txiki batek) idatzi eta onartu zuen konstituzio bedeinkatua. Bedeinkatua, bai, gizakiek idatzitakoa izan arren sakratua baita testua. Et, et, et, haiek ez zirela edonolako gizakiak. Aita fundatzaileez ari garela, aizu, herriaren zimenduak ezarri zituzten berberez.
Horregatik da ukaezina eta ia aldaezina konstituzioa, gizartearen nahiak eta beharrak aldagarriak diren arren. Konstituzioa antidemokratikoa dela esan nahi duzu? Jakina ezetz! Konstituzioa da demokraziaren oinarria; konstituzioak ez du akatsik, gizartea da gaizki ari dena. Nola ausart daiteke gizartea konstituzioak zedarritzen duenaren kontrakoa izatera? Konstituzioa gizartearen nahien gainetik dagoela esan nahi duzu? Bai, horixe; zer da gizartea, konstituzioak ezartzen duena ez bada? Beraz, obulutegiak dituztenek jai daukate beren gorputzen gaineko eskubideak babestu nahi badituzte.
Baina zer eskubidez ari zara? Konstituzioak ez du obulutegi hitza behin ere aipatzen. Jakina ezetz, aita fundatzaileek ez baitzuten obulutegirik… Arerioarekin bat egin nahian zabiltzala ikusten dut. Ea bada, esan ozenki: aiten etxea defendatuko dut obulutegidunen kontra, aiten etxea defendatuko dut obulutegidunen kontra, aiten etxea defendatuko dut obulutegidunen kontra...

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
