BEGIRADA

Engaiamenduaren balioa

Bi urteko geldialdiari amaiera emanez, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bere besta ospatuko du gaur Ainhize-Monjolosen. Aldi berean, egitura horren sortzaile eta presidente izandako eta Euskal Herriarekin eta bakearekin engaiatutako Mixel Berhokoirigoin omenduko dute, gamartearraren heriotzaren lehen urteurrena betetzen dela eta. Irudian, Berhokoirigoin Laborantza Ganberak eskainitako prentsaurreko batean.