Gernikakoaren erantzukizuna hartzeko eskatu dio Senatuak Madrili
Senatu espainiarraren osoko bilkurak Armada frankistak Gernikako bonbardaketan izandako «erantzukizuna aitortzeko» eskatu zion Gobernu espainolari, «biztanleria zibilaren aurkako aire eraso guztien sinbolo gisa», eta sarraskia gogoratzeko «ekitaldi esplizitua» egin dezala, «kalte-ordain eta erreparazioan laguntzeko».
Mozioa asteartean eztabaidatu zen eta bozketa atzo izan zen. Aldeko 144 boto izan ditu –EAJ, PSOE, ERC, EH Bildu, Junts, Grupo Izquierda Confederal, Teruel Existe eta Coalicion Canaria–, kontrako 103 boto –PP, UPN, Voxeko bi senatari, Ciudadanoseko senatari bat eta Ciudadanosetik bereizitako bi parlamentari– eta abstentzio bakarra.
Erreparazioan lagundu
Testuak dioenez, Gobernu espainolak Armada frankistaren eta ondorengo Gobernu frankistaren erantzukizuna aitortzen du «1937ko apirilaren 26an bonbardaketak eragindako eraso, kalte eta sufrimenduan, biztanleria zibilaren aurkako eraso guztien sinbolo gisa».
Horrez gain, EAJk, Senatuaren gehiengoak onartu duen testu honen bidez, Gobernu espainolak Gernikako herriari «eragindako sufrimenduagatik» barkamena eskatzea nahi zuen.
Gertakari horien urteurrena dela eta, Gobernu espainolak adierazpen instituzional bat onartu zuen Ministroen Kontseiluan, Gernikako aire erasoa gaitzesteko. Hala, onartutako testuak Gobernuari dei egiten dio «bizikidetza eta askatasunaren aldeko memoria demokratikoko ekintzen esparruan, Gernikako hiribilduari eta biztanleei eragindako sufrimendua gogorarazteko ekintza esplizitu bat egin dezan, erreparazioa eragiten laguntzeko».

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
