«Hazi Hezi»-k hamar urte bete ditu, berrituta eta zabaltzeko asmoarekin

Hik Hasiren haziera eta heziketari buruzko aldizkariak, “Hazi Hezi”-k, hamar urte bete ditu. Joxe Mari Auzmendiren bultzadaz jaio zen, familiei helduleku bat emateko, eta funtzio hori betetzen segitu nahi du, «tribu modernoa» izaten, haurtzaroaren errespetua eta zaintzaren ikuspegi feminista batuz.
Duela 10 urte ez zen egiteko erraza gurasotasuna, zaintza oro har. «Bakarrik zeudela negar egiten ziguten amek, literalki, lehen elkarrizketa haietan. Errua, exijentziak, zama. Pandemiak ez du arindu zaintza. Kontrara, zailago egin du», adierazi zuen Ainara Gorostitzu aldizkariko kideak.
«Babesa eskaini nahi dugu, epairik ez, dogmarik ez, zamarik ez, errurik ez», erantsi zuen. Donostiako Aquariumen erran zituen hitz horiek atzo, “Hazi Hezi”-ren hamargarren urtebetetzea ospatu eta aldizkari eraberritua aurkezteko harpide, bidelagun eta euskalgintzako kideekin egin zuten topaketan.
Eraman errazago, arinago, ikusgarriago egin dute aldizkaria. Pozarren daude aldaketarekin, eta irakurleei ere gustatzea espero dute.
Unibertsitateekin, aditu talde zabalaren abaroan egiten dute lan, konfiantza dute euren produktuan, eta, harpidedunen laguntzarekin, ahalik eta gehien zabaltzea dute erronka. Ospakizun gehiago ere izanen dira. Heldu den maiatzaren 29rako jai ireki bat antolatu dute Adunan familia eta irakurleentzat.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
